Pasta egiten ikasteko tailerrak eskainiko ditu Zituenek

Eskualdeko sei euskaltegietan emango ditu saioak Errenteria-Oreretako pasta obradore kooperatibak. Hilaren 23tik otsailaren 2ra luzatuko dituzte.

Datozen bi asteetan pasta etxean egiten ikasteko aukera emango diete Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei. Zituene pasta obradore kooperatibak zereal pasta egiten ikasteko hainbat tailer emango baititu hilaren 23tik (astelehena da) otsailaren 3ra bitarte. Eskualdeko sei euskaltegian izango dira kooperatibako kideak.

Ondorengoak dira saioak:

  • Hilak 24 (asteartea): Oiartzungo Intxixu AEKn, 18:00etan.
  • Hilak 25 (asteazkena): Errenteria-Oreretako Xenpelar AEKn, 9:30ean.
  • Hilak 26 (osteguna): Errenteriako Udal Euskaltegian, 9:45ean.
  • Hilak 31 (asteartea): Pasai Antxoko Txirrita AEKn, 19:00etan.
  • Otsailak 1 (asteazkena): Lezoko Oroitzene AEKn, 18:00etan.
  • Otsailak 2 (osteguna): Pasaiako Udal Euskaltegian, 9:45ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.