Jantziaren Zentroak ateak zabaldu ditu berriro, 'L´atelier' erakusketarekin
Erakusketa iraunkor berri honek XX. mendera eramango ditu bisitariak. 1930-1970 urteen artean diseinatutako emakumezko 40 jantzi daude ikusgai.
Jantziaren Zentroak berriro zabalduko ditu ateak gaur (hilak 21), L´atelier izeneko erakusketarekin. Erakusketa iraunkor berri honek XX. mendera eramango ditu bisitariak. 1930-1970 urteen artean diseinatutako emakumezko 40 jantzi daude ikusgai orotara. Guzti horiek goi joskintzako diseinatzaile espainiar ospatsuek sortutakoak dira.
Pedro Usabiaga moda argazkilari donostiar ezagunaren proposamena da erakusketa, berak antolatu du bere bilduma pribatuko jantzi eta objektuekin.
Erakusketa honen helburua “gerra ondoren joskintzan aritu ziren milaka emakumeei omenaldia egitea” dela esan dute zentroko iturriek, “jostun, modista, petroigile eta ebakitzaile, itzalean, lanean aritu ziren milaka emakume horiei gorazarre egitea” du asmo.
Erakusketa iraunkorrerako bisita libreak 3 euroko prezioa izango du. Halere, hileko lehen igandetan doan ikusteko aukera izango dela gogorarazi dute.
Ordutegia, honakoa da: larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta igande eta jai egunetan aldiz, 11:00etatik 14:00etara.