Azeri Dantzan eta Sardinaren Ehorzketan parte hartzera deitu dituzte herritarrak
Aurtengo inauterietarako motorrak berotzen hasi da Ereintza Dantza Taldea. Otsailaren 1, 8 eta 15ean Azeri Dantzarako entseguak egingo dituzte.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/01/azeridantza.jpg)
Inauterietarako motorrak berotzen hasi da Ereintza Dantza Taldea. Azeri Dantza (otsailaren 16an egingo dute) eta Sardinaren Ehorzketan (otsailak 21) parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Azeri Dantzarako entseguak otsailaren 1, 8 eta 15ean egingo dituztela aurreratu du dantza taldeak, 19:30ean guztiak, Merkatuzarrren. Sardinaren Ehorzketan parte hartzeko aldiz, gogorarazi dute nahikoa dela alargunez jantzita zein hiletarako arropa aproposarekin jaistea kalera.