EPLEko kirolariek une gozoa bizi dute
Pala motzean zein larruzko paletan maila ona eman dute asteburuan klubeko lau ordezkariek, bi garaipen poltsikoratu dituzte.
Asteburu oparoa izan da Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteko kirolarientzat. Bi garaipen eskuratu dituzte Euskal Ligan, etxean.
Pala motzean zein larruzko paletan lortu dituzte garaipenak, biak Ohorezko Mailan. Estefanok eta Abelek Kureneren kontrako partida irabazi zuten (40-31) eta Yorelek eta Rubenek larruzkoan, 35-25, Lagun Artean klubaren kontra. Lau pilotariek maila ona eman zuten, une gozoa bizi du laukoteak.
Bestalde, klubeko bi bikote ariko dira trinketeko final handian, asteburu honetan euren finalerdiak garaitu ondoren. Taberna eta Chiapuso Azpiroz eta Aranbururen kontra ariko dira, hain zuzen. Klub bereko pilotarien arteko finala izateak kluba une honetan trinketean duen indarra berresten du, erreferentziazko taldea da herrikoa.