Hitano ikastaroa bertan behera utzi dute
Lau lagunek besterik ez dute izena eman, eta "gutxitxo" dela iritzita, ikastaroa aurrerago egitea erabaki du Ttur-tturrek.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hitano ikastaroa prestatua zuen aurtengo negurako, baina bertan behera utziko duela jakinarazi dute.
Izan ere, lau lagunek besterik ez dute izen eman, eta taldea osatzeko kopuru hori “gutxitxo” dela uste du Ttur-tturrek.
Ikastaroak hilaren 26an hasi eta martxoaren 2ra arte irauteko asmoa zuen, ostegunero bilduta, baina atzeratzea erabaki dute. Hurrengo deialdia noiz izango den zehaztuko duela iragarri du euskaltzaleen bilguneak. Udaberri inguruan egitea da asmoa.