Madalenetako Jai Batzordearen lehen bilkura, ostiralean
Aurten ere "jai herrikoi eta parte hartzaileak" antolatzea du asmo udalak, eta horregatik herritarrekin batera elkarlanean antolatu nahi dute egitaraua.
Madalenetako Jai Batzordeak lehen bilera egingo du datorren ostiralean (hilak 27), aurtengo jaian antolatzen hasiko dira. Aurten ere “jai herrikoi eta parte hartzaileak” antolatzea du asmo udalak, eta horregatik herritarrekin batera elkarlanean antolatu nahi dute egitaraua.
19:00etan jarri dute hitzordua, Reina aretoan. Herriko taldeei eta interesa duten pertsona guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbita.