Hiru puntu, lehen zati kaskarrari buelta emanda
Emakumeen lehen taldeak garaipenaren bidea topatu dute berriro. Gizonek azken hatsean berdindu dute, etxean.
Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen lehen taldeak garaipenaren bidea aurkitu zuen larunbat arratsaldean. Tolosaren bisita jaso zuten oiartzuarrek, eta denboraldiko lehenengo zatirik kaskarrena jokatu zuten.
Oiartzuarren akatsak aprobetxatuta, arerioek Zorioneren ate ingurua mehatxatu zuten, baina atezainak geldiketa bikainak egin zituen, atea hutsean mantentzeko.
Bigarren zatia jokoaren ildoa aldatu, eta txukun aritzea lortu zuten. Pixkanaka arerioa gaindituz joan ziren, eta sortutako aukeretako bat sareetara bidali zuen Lizasok.
Larri, baina seguru
Gizonen talde nagusiak kanpoan jokatu zuen. Neskek ez bezala, mutilek ongi hasi zuten partida, aukerak sortuz, baina Vasconiaren atean asmatu gabe. Lehen zatiko azkeneko jokaldian —korner bat— lortu zuten markagailuan aurreratzea.
Bigarren zatia hasiberritan, oiartzuarrek penalti inozoa egin diote jokalari donostiar bati. Oparia eskertu du Vasconiak, eta ordu laurdenera berdindu dute, oiartzuarren beste akats bati esker.
Hortik aurrera, etxekoak izan dira bultza eta bultza aritu direnak, eta lehen zatian bezala, azkeneko jokaldian lortu dute berdinketa.
Emakumeen Lehen Nazional Maila
- Oiartzun — Tolosa: 1-0.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Vasconia — Oiartzun: 2-2.
Emakumeen Euskal Liga
- San Ignacio — Oiartzun B: 0-2.
Gizonen Gorengo Maila
- Axular — Oiartzun B: 4-0.
Emakumeen Gorengo Maila
- Oiartzun C — Dunboa Eguzki B: 5-0.
Mutilen Gazte Mailako Nazional Maila
- Oiartzun — Leioa: 1-5.
Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila
- Oiartzun B — Internacional: 4-2.
Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila
- Oiartzun Cren mailan partida bat jokatu behar dute, hurrengo fasea hasteko.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun KE — Martutene La Terraza: 0-5.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Ostiko Ore Esports — Miren Taberna OKE: 5-6.