Telleri Alde ikastetxea, UNICEFen Haurren Eskubideen Hezkuntzako Erreferente
Hezkuntzan egiten ari den lana aitortu nahi izan du UNICEFek, Telleri Alden "haurrek eskubide horiek ikasteaz gain, bizi eta gauzatu egiten dituztelako".
Errenteria-Oreretako Colegio Sagrado Corazón-Telleri Alde ikastetxeak UNICEFen Haurren Eskubideen Hezkuntzako Erreferente aitorpena jaso berri du. Hezkuntzan egiten ari diren lana saritu nahi izan du erakundeak, bi ikasturterako baliozkotasuna duen errekonozimendu honekin.
Haurren eta nerabeen eskubideekin konprometitutako ikastetxea da Telleri Alde, UNICEFeko iturrien arabera, “haurrek eskubide horiek ikasteaz gain, bizi eta gauzatu egiten dituztelako”.