Arrisku Digitalen Prebentziorako doako ikastaroa eskainiko dute
Oarsoaldea Garapen Agentziak 4 orduko formakuntza emango dio behar duenari otsailaren 9an, Mamut merkatalguneko bulegoan.
Oarsoaldea Garapen Agentziak Arrisku Digitalen Prebentziorako ikastaroa eskainiko du otsailaren 9an, ostegunarekin, agentziak Oiartzungo Mamut merkatalguneko eraikinean dituen bulegoetan. Saioa doakoa eta aurrez aurrekoa izango da, eta 4 orduko iraupena izango du.
Tresna ofimatikoak edo enpresaren informazio sistemak erabiltzen dituen edozeini dago zuzenduta prestakuntza. Helburua, langileek euren lanaren kudeaketan izan ditzaketen arrisku digitalen inguruko oinarriak eskuratu eta horiei autonomoki aurre egiteko formakuntza eskaintzea izango da.
Ikastaroan parte hartzeko interesa duenak hemen klik eginda zabalduko den formularioan eman dezake izena. Bestalde, informazio gehiago behar duenak hemen sakatuta ikus dezake saioko programa osoa.