Bederatzi gaiko udalbatzarra, ostegunean
Osteguneko 19:00etan hasiko da udalbatzarra, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Gaien artean aparkaldi mugatuarena dago.
Lezoko Udaleko hamahiru zinegotziek osoko bilkura egingo dute ostegunean (hilak 26) 19:00etan hasita, udaletxean. Bederatzi gai izango dituzte aztertzeko. Honakoak dira:
-
2022ko azaroaren 24an ohiko izaerarekin eta abenduaren 22an ezohiko izaerarekin egindako bileren aktak onartzea.
-
Lezoko aparkaldi mugatua arautzeko ordenantza berriari onarpena emateko irizpena.
-
Ordenantza fiskalen aldaketa irizpena.
-
Lezoko tasen hobariak arautzeko ordenantzan aldaketa egiteko proposamena.
-
Aurrekontu aldaketen eta udal kontu hartzailearen txostenen berri ematea:
-2022 ekitaldiko aurrekontuaren aldaketa, kreditu gaikuntza.
-2022 ekitaldiko aurrekontuaren aldaketa, kreditu gehigarriak.
-2022ko 4. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko batez besteko epeari (OBBE) buruzko txostena. -
Lezoko Udaleko Bake Epaile titularra eta ordezkoa aukeratzeko prozedurari hasiera emateko irizpena.
-
Uraren zikloa digitalizatzeko PERTEan AUSArekin eta beste udalekin gauzatu nahi den proiektu bateratua aurkeztu eta Europako diru laguntza eskatu ahal izateko elkarte-agiria onartzeko proposamena.
-
Alkatearen, organo oolegiatuetako udal-ordezkarien eta oelegatuen txostenak.
-
Galde-eskeak.