Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Ehundik gora kiroldegi doan erabili ahalko dituzte oiartzuarrek

Oiartzun
Kirola

Otsailetik aurrera, Elorsoroko bazkideek Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko beste 76 herritako kirolguneak ordaindu gabe erabili ahalko dituzte.

Olaia Lasa ongizate zinegotzia eta Enekoitz Markos kirol zinegotzia.
2023/01/25
Olaia Gerendiain

Otsailaren 1ean Kirol Txartela Mugiment programarekin bat egingo du Oiartzungo Udalak. Hitzarmen berriari esker, Elorsoro kiroldegiko bazkideek Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko beste 76 herritako 132 kirol instalakuntza doan erabili ahalko dituzte.

Beste kiroldegiak erabili ahal izateko, mugikorrean KirolTxartela Mugiment aplikazioa deskargatu beharko dute lehenengo erabiltzaileek. Bertan ikusi ahalko dute zein kiroldegitara sar daitezkeen, eta bertara doan sartzeko aski izango da harreran aplikazioko txartel birtuala eta nortasun agiria erakustearekin.

Gaur-gaurkoz 72 udalerri daude sartuta Eusko Jaurlaritzak sustaturiko proiektuan; tartean Gipuzkoako hogei. Hil hau bukatzearekin batera gehituko da Oiartzun. “Horrela”, aintzatetsi dute udal arduradunek, “Oiartzungo bazkide batek Donostian lan egiten badu eta bazkaldu ondoren tarteren bat badu, edo astean zehar Bilbon ikasten ari bada, bertako kiroldegiak doan erabiltzeko aukera izango du”.

Herri bakoitzaren esku dago zehaztea beste kiroldegietako bazkideek zein instalakuntza eta zerbitzu erabil ditzaketen, eta zein ordutegitan. Aplikazioan bertan ikus daitezke bakoitzeko aukera eta xehetasunak, eta webgunean ere kontsulta daiteke informazio hori.

Oiartzuarren kasuan, adibidez, baimena izango dute Lezoko igerilekua astelehenetik ostiralera erabiltzeko, 07:30etik 09:00etara eta 12:00etatik 17:00etara. Kiroldegiko gihartze gela, frontoia, rokodromoa eta pista ere erabili ahalko dituzte astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 09:30era, eta 12:00etatik 17:00etara.

Trukean, beste herrietako bazkideek Elorsoro erabiliko dute honako baldintza hauekin: igerilekua 07:00etatik 09:00etara eta gihartze gela eta rokodromoa 12:00etatik 17:00etara, astean zehar.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrokĀ behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.