Errenteriako PSE-EEk topoaren lurperatzea martxan jarri nahi du
Proiektuak urteak etenda daramatzala salatu du Palenciak.
Gaur goizean Errenteria-Oreretako PSE-EEk agerraldia egin du topoaren lurperatzearen proiektua geldituta dagoela salatzeko. Isaac Palenciak azaldu du 2010ean sortu zela proiektu hau Jaurlaritzarekin batera, eta 2011ean EH Bilduk alkatetza lortu zuenean proiektua eten egin zela. 2016ean beste antzeko proiektu bat onartu zuten, baina berriro ezerezean gelditu dela esan du Palenciak. 2021ean PSE-EEk berriro jarri zuen mahai gainean gaia, eta nahiz eta haientzat gaia garrantzitsua den, ikusi dute proiektua ez doala aurrera. Gaur hori salatzera irten dira.
Palenciak nabarmendu du herri asko ari direla aldaketa hori egiten, aukera ona dela Jaurlaritzarekin batera lan egitea, eta inbertsio bat litzatekeela herriko bizilagun askorentzat. Gaineratu dute Hirigintza Plan Orokorra duela urte batzuk zaharkitu zela: “Bada garaia honi buelta bat emateko, eta ez badute proiektu hau aurrera eraman nahi behintzat hori esateko”.