Bueltan dira Oiartzun Filosofikoko saioak
Otsailaren 5ean izango da urteko lehen saioa. Bost data jarri dituzte, eta otsailaren 3a baino lehen eman beharko da izena.
Bost saio egingo dituzte. LH 4, 5 eta 6 mailetako ikasleak pentsatzen, hausnartzen eta filosofatzen jartzeko saioak bueltatuko dira, otsailaren 5ean.
Hileko lehen igandeetan elkartuko dira, 17:00etatik 18:30era bitartean. Izena emateko azkeneko eguna otsailaren 3an izango da, datorren asteko ostiralean.
Horretarako galdetegi bat bete behar da. Esteka honetan aurki daiteke.
Saioak
- Otsailak 5.
- Martxoak 5.
- Apirilak 2.
- Maiatzak 7.
- Maiatzak 28.
