Elizaldeko guraso elkarteak Lilatoirako taldea sortu du
Elizalde Institutuko Guraso Elkarteak emakumeen lasterketarako taldea sortu du. Asteazkenero entrenatzen dira.
Martxoaren 5ean, igandearekin, Lilatoia egingo da Donostian. Duela hiru hamarkada baino gehiagotik emakumeen ikusgarritasuna sustatzen duen lasterketarako izena eman daiteke haien webgunean.
Ohitura da lasterketarako taldeak sortzea. Elizalde Institutuko Guraso Elkarteak taldea sortu duela jakinarazi du. Beraiekin lasterka egin nahi duenak asteazkenetan izango dute aukera. 15:15ean geratzen dira, eta ordubetez arituko dira entrenatzen.
Parte hartu nahi dutenek e-posta bidez jarri beharko dute harremanetan.
