Joko garbi txapelketa hasiko da asteburuan
Txostek hiru bikote aurkeztuko ditu txapelketara. Haur Mailan bi lehiatuko dira, eta estreinako partida beraien artekoa izango da.
Asteburu honetan hasiko da joko garbiko txapelketa, hainbat kategoriatan: Gazte Maila eta nagusiak, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; Haur Mailan, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan; eta kimuetan, Eskolarteko Txapelketan.
Txostek ordezkaritza izango du bi kategoriatan. Alde batetik, nagusietan arituko da bikote, beste biren kontra. Bestetik, Haur Mailan bi bikote arituko dira; Behar Zana klubeko taldeak osatuko du taldetxo hori.
Kategoria guztietan, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, otsailaren 19ko jardunaldira bitartean (otsailaren 26kora nagusienean). Finalak martxoaren 12ko asteburuan izango direla jakinarazi du Gipuzkoako Pilota Federazioak. Nagusien bikoteak atseden hartuko du asteburu honetan, eta Haur Mailakoak elkarren kontra jokatuko dute.
Partida hori bihar izango da, 09:30ean, Madalensoron. Norgehiagoka bukatzean, larruzko paletako Udaberri Txapelketako partida jokatuko dute Txostek eta Behar Zanak.