Irungo Komandantziaren gainekoak, Lezon
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan taldeko kideek emango dituzte argitalpenaren eta Komandantziaren gaineko xehetasunak.
Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak, eta Kepa Ordoki Memoria Historikoan Taldeak elkarlanean, Komandantzia, frankismo, nazismo eta faxismoaren babesleku argitalpenaren aurkezpena antolatu dute otsailaren 2rako (osteguna). 19:00etan da agerraldia, Kultura Aretoan.
Bertan, Koldo Salinas Aragonek eta Peli Lekuona Arruabarrena Kepa Ordokiko kideek argitalpenaren gainekoak azalduko dituzte, hau da, Irunen bi tokitan izan zen Komandantzia eraikinean frankistek naziekin batera egindakoak azalduko dituzte.
Komandantzian mugen agintaritza osoa hartu zuten 1939an matxinatuek Pirinio guztien kontrola hartu arte, eta herritarren sartu-irtenak kontrolatzeaz gain, propaganda edota faxisten zerbitzu sekretuen mugimenduak kudeatzen zituen. Eraikina Espainia frankista eta Europaren arteko lokarria zen, eta elkarlanean aritzen zen III. Reich-arekin eta Italiako faxistarekin espioitza lanetan, besteak beste. SIMP eta SIFNE inteligentzia zerbitzuek ere handik egiten zuten lan.