Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Lau udaltzain hautatzeko prozesuan izena eman daiteke

Hainbat betekizun izango dituzten lau ofizial plazarako oposizioa ireki dute. Herriko emakumeen izen-ematea bultzatuko da.

Udaltzaina H Udaltzainen %12 bakarrik da emakumea.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/01/27

Oiartzungo Udalak martxan du lau udaltzain berri hautatzeko oposizio prozesu propioa. Jakinarazi dutenez, dagoeneko aurkeztu daitezke parte-hartzeko eskaerak.

Udalak adierazi duenez, urteak daramate “udaltzaingo-eredu propioa” bultzatzen. Honako ezaugarriak ditu eredu horrek: “Hurbilekoa, herritarren zerbitzura dagoena eta auzotarrekin elkarlana oinarri duena, inplikatua, komunitarioa, eta euskalduna”.

Horregatik, Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan udaltzainak hautatzeko prozesu orokorrak erabili beharrean, Oiartzungo Udalak egiten du deialdia.

Udaltzainen betebeharrak zeintzuk izango diren zerrendatu dituzte: Herritarrak laguntzea, argibideak eta arreta eskaintzea, auzotarrekin lan egitea, jendea babestea, bizikidetza bultzatzea eta espazio publikoak zaintzea.

“Hau dela eta”, jarraitu du udal erakundeak, “hautaketa prozesuan proba fisikoek baino (gai edo ez gai baloratuko dira), trebezia sozialek garrantzia handiagoa izango dute (elkarrizketekin eta test psikoteknikoekin baloratuko dira)”.

Baldintzak

Izena emateko hainbat baldintza bete beharko dira: gutxienez 18 urte izan behar dira, batxilergo edo goi-mailako beste edozein ikasketa baliokide eta B gidabaimena. Horrez gain, euskarako hirugarren Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu beharko da; prozesuan azterketa egiteko aukera egongo da.

Aurreratu dutenez, udaberrian izango dira azterketak. Plaza lortzen ez duten hautagaiekin lan-poltsa osatuko dutela jakinarazi dute, etorkizunean udalak izan ditzakeen behar berrietarako.

Oinarri guztiak udalaren webgunean daude.

Oiartzungo emakumeei deia

Oiartzungo Udaltzaingoan emakume eta gizonen arteko arrakala nabarmena da: %12 bakarrik dira emakumeak. Horregatik, udalak alde hori txikitu nahi du.

Adibide bat jarri dute: indarkeria matxista kasuren bat gertatuko balitz, eraso egin dioten emakumea artatzen duen udaltzaina emakumezkoa izatea “garrantzitsua” dela azpimarratu dute.

Horregatik, plazetako bat emakumeei erreserbatu zaie. “Oposaketa baloratuko duen epaimahai ere parekidea izatea bermatuko da, genero ikuspegia prozesu osoan txertatu eta erabakigarria izan dadin”, gaineratu dute.

Udalaren esanetan, emakume askok ez dute izen ematen probak gainditzeko gai izango ez direlakoan. “Baina emakumeek emaitza onak lortzen dituzte parte hartzen dutenean. Gainera, badaude rolen banaketaren ondorioz emakumeek garatu dituzten hainbat gaitasun udaltzainen eguneroko lanean lagungarriak direnak: enpatia, komunikatzeko gaitasuna…”.

Beste lau lanpostu

Udaltzain agenteen prozesuaz gain, udalak irekita du betekizun anitzetarako lau ofizial hautatzeko prozesua: igeltseritzako bi, argiteriako bat eta ur zerbitzuko beste bat.

Oinarriak udalaren webgunean kontsulta daitezke, Iragarki Taulak atalean. Eskaera orriak udaletxean bertan edo egoitza elektronikotik aurkeztu daitezke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.