Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Liburuek estereotipoen kortsea hauts dezaketelako

Bibliotekako haurrentzako liburuen diagnostikoa egin dute, ikuspegi feminista batetik. Parekidetasunaren bidean urratsak emateko erreminta izango da azterketa.

Liburutegia Oiartzun Bibliotekako liburuen hamarren bat aztertu dute diagnosia egiteko [Arg.: @BibOiartzun].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/01/27

Oiartzungo Udalak bere politiketan genero-ikuspegia ezartzea onartu zuen iaz, eta ondorioz, sail guztietara hedatuko da. Hala ere, Berdintasun teknikariak azaldu duenez, batzuetan onartzen diren politikak «modu itsuan» egiten dira, «daturik gabe».

«Ondorioz, ez dakizu politika horiek nola eragiten duten emakume eta gizonetan», adierazi du. Horregatik, diagnostiko espezifikoak egiten dituzte. Kasu honetan, Manuel Lekuona bibliotekako haurrentzako 588 liburu zoriz hautatu —kopuru osoaren %10— eta aztertu dituzte.

Liburuzainek liburu berriak erosteko gomendioak egitea eskatzen diote Berdintasun Sailari, eta horretarako, irizpide batzuk markatzeko beharra zegoen. «Horrez gain, zaharrak geratu direnak kendu behar dira, berriei toki egiteko [ez dituzte botatzen, gorde baizik]. Liburuzainek badituzte irizpideak horretarako: liburu hautsiak, maileguan urtetan inork ez hartutakoak…».

Teknikariak argi utzi du ez daudela zentsuraren alde, baina kontziente direla liburuak «gizartearen isla» direla. «Irizpideak sortzerakoan, usteak genituen, baina hori datuetan ematea izan da lanaren xedea: zein liburu dauzkagu, nola idatzita dauden, zein mezu ematen duten… Umeen liburutegiak gizarteratzeko baliabide pedagogiko garrantzitsuak dira; ipuinek mezua dute».

Berriak erosterakoan zein zaharrak mugitzerakoan izan beharreko irizpideez gain, irakurleak hausnarrean jarri nahi dituzte. «Feminismoan badaude boladan dauden hitz batzuk; sexu-genero rolak da horietako bat. Erdiak gizonak eta beste erdiak emakumeak dira, baina hori da emakumeen parte-hartzea bermatzea, ez da ikuspegi feminista izatea».

Liburuetan aztertu behar da emakumeek zein lan egin eta zein paper jokatzen duten. Adibidez, liburu askotan agertzen dira zaintza lanak egiten, edo sentikorragoak direla. «Emakume edo gizon izatea zer den azaltzen dute hainbat mezurekin, genero-ikuspegi tradizional eta sexista horretatik». Gaineratu dutenez, liburuen mezuak oharkabean pasa daitezke. «Ez baduzu begirada feminista landua, ez zara konturatzen».

Emakumeak «gutxiago» direla ez du «inork» adierazten liburu batean, baina «tantaka» adibide horiek «kultura bat» sortzen dutela zehaztu dute. Ipuin fantastikoen dikotomia aipatu dute: «Gizonen kasuan, aztiak jakintsuak dira, eta estatus altukoak; emakumeak, sorginak, itsusiak eta gaiztoak, nahiz eta gaur egun badakigun sorgin-ehiza feminizidio bat izan zela».

Gizarte parekide bat lortzeko bidean, «kortse horiek» hautsi egin behar direla nabarmendu du Berdintasun teknikariak. «Generoak ez du kartzela bat izan behar. Bakoitzak erabaki behar du nolakoa izan nahi duen, baina horretarako aukerak denon eskura daudela ikusi behar dugu, ereduen bitartez».

Badago nondik heldu
Bibliotekako panorama ikusita, orain badakite non dauden hutsuneak, eta zein liburu erosi beharko liratekeen. Ohiko estereotipoetatik ihes egiten duten liburuak hobetsiko dituztela ziurtatu du Berdintasun Sailak.

Hala ere, beti kontuz ibili behar da. «Badaude liburuak protagonista badela neska ausart bat —esaterako—, genero-estereotipoa hausten duena, baina inguruko guztia estereotipatua dago: aita sofan egunkaria irakurtzen, ama bazkaria prestatzen…».

Udaleko gainontzeko sailetan antzeko esku-hartzeak egingo dituztela iragarri dute, diagnosiak egin ondoren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.