Luzuriagako garajeen politikan aldaketak eskatuko ditu EH Bilduk

Datorren asteartean izango den plenoan aurkeztuko du mozioa koalizio abertzaleak. Hamalau puntuko gai-zerrenda izango dute eztabaidagai.

Udalbatzar bat, artxiboko irudian.
Pasaiako udalbatzak hileroko plenoa egingo du datorren asteartean, hilak 31, 18:00ean. Udaletxeko pleno aretoan hamalau puntuko gai-zerrenda izango dute eztabaidagai hileko azken asteartean.
 
Besteak beste, II. Euskararen Plan Estrategikoa onartzea, edo ez, izango dute mahaigainean. Mozio bakarra EH Bildurena da, Visesari Luzuriagako etxebizitzen I. faseko garajeetan salmenta eta alokairu politikan aldaketak eskatzeari buruzkoa.
 
Horra zerrenda:
    • Aurreko bilkurako 11. akta, 2022-12- 22koa, irakurri eta onartzea.
    • Xedapen ofizialak eta Alkatetzaren eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea eta Tokiko Gobernu Batzarreko akordioen berri ematea.
  • EUSKARA
    • Pasaiako II. Euskararen Plan Estrategikoa onartzea
    • Kreditu aldaketen berri ematea.
    • 2022eko 4. hiruhilekoaren batez besteko ordainketa-aldiaren berri ematea.
    • 2022ko 4. hiruhilekoko aurrekontuaren gauzatzearen berri ematea.
    • Zerga Ordenantzen aldaketari behin- behineko onarpena ematea.
  • ZERBITZUAK
    • Onartzea elkartze-akordioa AGASAren eta Añarbeko Mankomunitateko 9 udalerriren artean, uraren zikloa digitalizatzeko PERTE dirulaguntza eskatzeko.
  • PERTSONALA ETA ANTOLAKUNTZA
    • Akats zuzenketa Lanpostu Zerrendan: Zerga Teknikari lanpostura sartzeko titulazioa.
    • Langile baten bateragarritasuna baimentzea.
  • HIRIGINTZA
    • UDALSAREA 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sarera batzea.
    • Pasaiako udalerriko Andonaegi auzoko bizitegi-eraikinak birgaitzeko jabekideen erkidegoei dirulaguntzak emateko deialdia eta oinarri espezifikoak aldatzea.
  • MOZIOAK
    • EHBildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Visesari Luzuriagako etxebizitzen I. faseko garajeetan salmenta eta alokairu politikan aldaketak eskatzeari buruzkoa.
    • Galde-eskeak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.