Pasaiako kirolari nabarmenduenak saritu dituzte
Kirol Galak jarduera fisikoaren munduarekin lotutako hamarka pasaitar bildu zituen atzo iluntzean Juanba Berasategin.
Bosgarren Kirol Gala hartu zuen atzo iluntzean Juanba Berasategi aretoak. Bertan, kirol arloarekin eta, orobat, jarduera fisikoarekin loturiko pasaitarrak omendu zituen udalak, 2022ko lorpenengatik.
Ekitaldiari abiada eman zion Lore Suarez, Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren arloko zinegotziak. Bertaratu ezin izan zuen alkatearen izenean eskerrak eman zizkien eserlekuak bete zituztenei, eta iaz kirol mundu sustatu izandakoak zoriondu zituen. Pandemia pasata, kirol jarduerak normaltasun osoz egin ahal izana goraipatu zuen, eta elkartasuna adierazi zien, halaber, birusagatik ingurukoak galdu zituzten pasaitarrei.
Kirol klubek, federatuek, kirolariek eta ikastetxeek egiten duten lanaren garrantzia goraipatu zuen Suarezek. Era berean, Pasaia Badia Aktiboa programaren bidez lan hori babesten jarraitzeko konpromisoa hartu zuen, “kirol-instalazioak eta -zerbitzuak hobetuz eta eskola-kirolari lagunduz”, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Karmengo Ama eta Pasaia-Lezo Lizeoa ikastetxeekin lankidetzan.
Zinegotziak mintzaldia bukatuta, 2022an gehien nabarmendu ziren Pasaiako kirol elkarte, erakunde eta kirolariei euren ahalegina aitortzeko sariak banatu zizkieten. Horra hor oholtzara igo zirenen zerrenda:
- Mugiment Euskadiko idazkaritza teknikoa
Esker ona, PBA ekimenean izandako lankidetza profesionalagatik - Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusia
Esker ona, PBA ekimenean izandako lankidetza profesionalagatik - Eusko Jaurlartizako Osasunaren Sustapena
Esker ona, PBA ekimenean izandako lankidetza profesionalagatik - Kirolaisi XXI-ko Xabi eta Sara
Esker ona, PBA ekimenean egiten duten lan profesionalagatik - Karmengo Amako GE
Eskola Kirolaren kudeaketan duen inplikazioagatik - Pasaia-Lezo Lizeoa
Eskola Kirolaren kudeaketan duen inplikazioagatik - Antxo AF
3.mailako txapelduna eta 2B ligara igoera - Donipari KE
Euskal Ligarako igoera - Sanpedrotarra AE
KAE1 ligako txapeldunak
Loren jauregi Etxeberria, kirolari nabarmendua - Sanpedrotarra FE
Gazte taldearen jarrera eredugarria - Pasai Donibane-Koxtape AE
Maddi Olaskoaga, kirolari nabarmendua
Nahia Colmenar, kirolari nabarmendua
Amalur Leon, kirolari nabarmendua
Basagaitz Guereño, kirolari nabarmendua
Gizonezko gazteen taldea
Emakume gazteen taldea - Trintxerpe Atletiko Kluba
Andoni Otaño, kirolari nabarmendua - Pasaia Kayak
Oinatz Alonso, kirolari nabarmendua
Airan Ramirez, kirolari nabarmendua - Atletico San Sebastian Elkartea
Nora Lopez Aguirreurreta, kirolari nabarmendua