Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hiru ikastetxe publikoek matrikulazio kanpaina aurkeztu dute

Otsailaren 13tik 24ra gauzatuko da Bizarain, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelenako matrikulazioa. Datozen egunetan ate irekien jardunaldiak egingo dira ikastetxeetan.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2023/01/30

Errenteria-Oreretako hiru ikastetxe publikoek prest dute jada 2023-2024 ikasturterako ikasle berrien matrikulazioa, eta gaur goizean aurkeztu dute Merkatuzarren Itziar Ostolaza Hezkuntza zinegotziak, Pili Sesen Bizarain Ikastolako zuzendariak, Aitor Sarasua Cristobal Gamon Ikastetxeko zuzendariak eta Amaia Jauregi Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko zuzendariak. Matrikulazio kanpaina otsailaren 13tik 24ra gauzatuko da, biak barne, eta 2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurrei zuzenduta dago.

Itziar Ostolazak adierazi du Errenteriako Udalak herriko hiru ikastetxe publikoak “babestu eta bide lagundu” nahi dituela prozesu horretan. Ostolazak, gainera, harro nabarmendu du Errenteria-Oreretak duen eskaintza publikoa, eta ikastetxe publikoen hiru ardatz azpimarratu ditu: euskara, aniztasuna eta berrikuntza.

“Euskararen biziberritze, biziraute eta normalizazio prozesuan ikastetxeek urte askotan egin dute lan. Aniztasunean hezteak duen balioaz ere oso jakitun dira, eta horren trataeraren eta lanketaren inguruan murgilduta daude. Azkenik, berrikuntzari dagokionez, kontzeptua osotasunean ulertuta, bizi garen gizarteak edo testuinguru berriak jartzen dizkigun erronka guztien aurrean etengabe egokitzearen bidean murgilduta daude, etengabe berritzen ari diren eskolak dira”, zehaztu du hezkuntza zinegotziak.

Zentroen jarduna bertatik bertara ezagutu ahal izateko, ate irekien jardunaldiak abiatu dituzte hiru ikastetxeek, eta bertan parte hartzeko deia luzatu diete guraso berri horiei. Hauexek dira ate irekien datak:

Bizarain Ikastola:

  • Juan Crisostomo Arriaga kaleko Bizarain Txiki eraikinean.
  • Otsailak 2, osteguna, 16:30ean euskaraz eta 17:45ean gaztelaniaz.

Cristobal Gamon:

  • Sorgintxulo 6. zenbakiko eraikin nagusian.
  • Ate irekiak: otsailaren 6tik 9ra aurretiko hitzorduarekin.
  • Aurkezpen bilera: otsailak 10, 16:30ean.

Koldo Mitxelena:

  • Hitzordua eskatuta: otsailaren 6tik 17ra.
  • Presentzialki Olibet eta Markola eraikinetan, otsailaren 8an, 17:00etatik 18:30era.

Dena den, bisiten ordutegia bertan zehaztutakoa bada ere, hitzorduak beste egun batean ere har daitezkeela jakinarazi dute ikastetxeetako zuzendariek: “Bada egun horietan etorri ezin duen jendea. Interesa badute dei dezatela, moldatuko gara”.

Gutunak etxeetara

Beste urteetan egin bezala, herriko ikastetxeen informazioa jasotzen duen gutuna bidaliko da 2020 eta 2021 urteetan jaiotako eta Errenteria-Oreretan erroldatutako 427 haurren etxeetara.

Hezkuntza zinegotziak gogorarazi du matrikulatzeko garaian kontuan hartu beharreko irizpideen artean daudela hautatu beharreko hizkuntza eredua eta ikastetxearen kokapena: “Haurraren gizarteratzean eta herriaren garapenean gai horiek duten garrantziaz jakituz, Errenteriako Udalak matrikulatzeko adinean dauden haurren familiak animatu nahi ditu seme-alabak D ereduan eta Errenteriako ikastetxeetan matrikulatzera”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.