2023/1/30

energia komunitatea pasaia

Komunitate energetikoak zer diren azalduko dute otsailaren 7an

Benetako adibideak emango dituzte, energia komunitateen kontzeptua eta filosofia herritarrei hurbilarazteko.

Paisan amiantoarekin lan egiteagatik gaixotu den emakume batek kalte-ordaina eskatu du

Eskaeraren gaineko auzi saioa ostegunean izango da Donostian. Asviamiek mobilizazioa egingo du epaitegiaren atarian.

Hiru ikastetxe publikoek matrikulazio kanpaina aurkeztu dute

Otsailaren 13tik 24ra gauzatuko da Bizarain, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelenako matrikulazioa. Datozen egunetan ate irekien jardunaldiak egingo dira ikastetxeetan.

Taberna eta Chiapuso txapeldun EPLEren finalean

EPLEko pilotariek Eskuz Binakako 1. Mailako Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finala jokatu dute: Taberna eta Chiapuso, 40-34 garaile Azpiroz eta Aranbururen kontra.

adar taldea

Gaskoinia eta Euskal Herriko doinuak, Neguko Kontzertuan

Neguko Kontzertua antolatu du Herri Musikaren Txokoak, bi talderekin. Emanaldia bukatzean, afaria egongo da, nahi duenarentzat.

[Bideoa] Pasaiako hamabi proiektu handiak, erakusketa ibiltarian

Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen erakunde ordezkaritza bat Trintxerpen elkartu da gaur goizean, erakusketa abiatuz.

Lezo 2030 Izan Eragile agenda onartu dute

Bost ildo estrategikotan banatuta, 131 ekintza zehatz barnebilduta ditu egitasmoak. "Ingurumen eremuan ez ezik, udalerriaren garapen ekonomiko eta sozialean ere hobekuntzak ekarriko ditu", adierazi dute gobernukideek.

[Galeria eta bideoa] Hezegune bat, hezigune izateko

Pasaia-Lezo Lizeoaren komunitateak nahiz bi udalerrietako herritarrek urmaela sortzeko bideari ekin diote, auzolanean.

xenpelar tailerrak

Xenpelar Tailerren bigarren lauhilekoan izena eman daiteke

Otsailaren 10era arte eman daiteke izena bigarren lauhilekoan. Sei izango dira ikastaroak. Online edo Lekuonan eman daiteke izena.

oiartzun real sociedad

Zelairik zailenean, puntua poltsikora

Oiartzun KEko emakumeek puntu bat lortu dute liderraren etxean. Mutilek ere berdindu egin dute, Karla Lekuonan.

Xenpelar-Biteri bidegurutzea eraberritzeko lanak hasi dira

Lanekin, Biteri kale osoaren antzera, errepidearen eta espaloiaren kotak berdinduko dira. Otsailaren 15era arteko epean egingo dituzte obrak.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2023-01-30)

Areto futboleko Jaixkik garaipen ona lortu du atzeko postuetatik ateratzen hasteko. Kurkubiren gizonen taldeak egurra eman du berriz ere.

Miguel de Los Toyosek Beraunen hobetu beharrekoak ezagutu ditu

Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako kontseilariordea auzoan izan da Palencia alderdikidearekin, bertan egingo diren inbertsioak goraipatuz.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-1-27)

Urtarrilak 27ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalaren produktuen saskia da.

Gehiago