Gaskoinia eta Euskal Herriko doinuak, Neguko Kontzertuan

Neguko Kontzertua antolatu du Herri Musikaren Txokoak, bi talderekin. Emanaldia bukatzean, afaria egongo da, nahi duenarentzat.

adar taldea Arnaud Bibonnek eta Maider Martineauk osatzen dute Adar bikotea.

Herri Musikaren Txokoak kontzertua antolatu du datorren larunbaterako, otsailak 4. Ohi bezala, Euskal Herriko eta kanpoko herri musikako doinuak ezagutzeko aukera ematen dute.

Euskal Herriko taldea Ensemble Silboberri izango da. Durangaldekoa da bikotea, Aitor Amilibia txistulari eta danbolindariak eta Josean Hontoria soinujoleak osatzen dutena.

Euskal tradizioan ohikoak diren soinu-tresna horiekin XX eta XXI. mendeetako musika egiten dute.

Beste taldea Adar izango da. Maider Martineau eta Arnaud Bibonne bikoteak Gaskoiniako doinuak ekarriko ditu. Gaskoinia Euskal Herriarekin mugakide den lurraldea izanik, eta kideetako bat euskal herritarra, euskal doinuak entzuteko aukera izango da kontzertuan.

Kontzertua Ergoien auzoko Auzokalte elkartean izango da, 18:30ean hasita. Zazpi euroko kostua izango du sarrerak.

Afaria

Ensemble Silboberri eta Adar taldeen kontzertua bukatzerakoan, musikariekin afaltzeko aukera egongo dela jakinarazi du Herri Musikaren Txokoak. Kasu horretan, prezioa 22 eurokoa izango da, musika emanaldia kontuan hartuta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.