Larunbatean Santa Ageda bezpera ospatuko da Lezon

Otsailaren 4ean, Santa Ageda bezpera ospatzeko 12:30etan Musika Eskolatik abiatuko den kalejira antolatu dute.

Datorren larunbatean, otsailaren 4ean, Santa Ageda bezpera ospatuko du Lezoko Udalak. Ospakizunerako, kalejira antolatu dute 12:30etan hasiko da Musika Eskolatik, eta herrian zehar ibiliko dira.

Parte hartu nahi dutenek 12:25ean egon beharko dute Musika Eskolan eta janzkera aldetik baserritar jantzia edota zapia, txapela edo arropa iluna gomendatzen dira. Makila eramateko eskakizuna ere egin dute antolatzaileek.

Ibilbidea ondorengoa izango da: Musika Eskola, Ijurko, Atzekoate, Ixkulin eta Gurutze Santuaren Plaza.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.