Santa Agedako koplak kantatzera deitu du Sarek
Larunbat arratsean jarri dute zita. Plazatik aterako dira txokorik txoko oles egin eta kantatzera.
![sare santa ageda](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/01/sare-santa-ageda.jpg)
Datorren larunbatean Santa Ageda Egunaren bezpera izango da. Ohitura da makilak hartu eta txokoz txoko oles egin eta koplak kantatzeko.
Oiartzungo Sarek egin du deialdia. 19:00etan geratuko dira Done Eztebe plazan, eta bertatik irtengo dira, kantatzera.
Bakoitzak bere makila eramatera deitu dute.