EH Bilduk Herri Programaren zirriborroa aurkeztu du
Orereta Errenteriako EH Bilduk Herri Programaren zirriborroa aurkeztu du eta orain ekarpenak jasotzen ari dira.
Pasa den asteko ostegunean, urtarrilaren 26ean, Herri Batzarra egin zuen Orereta Errenteriako EH Bilduk. Iazko urrian Herri Programa osatzeko bidea hartu zuten, eta pasatako batzarrean, mugarri garrantzitsu bat jarri zutela azaldu dute. Herri duinago, kohesionatuago eta bizigarriago bat eraikitzeko, datozen urteetarako lanerako tresna izango den Herri Programaren zirriborroa aurkeztu zuten.
Zirriborroa aurkeztu zuten, eta orain herri programa osatu eta aberasteko bi bide landuko ditu koalizioak. Batetik, herriko erakunde eta eragileekin bilera eta hitzorduak lotzen ari dira ekarpenak jasotzeko asmotan. Bestetik, atari digital batean ekarpenak jasotzeko aukera ere ireki dute, https://gehiago.eus/programa-ekarpenak/ webgunean, bertan, edozein elkarte edo herritarrek egin ditzake bere proposamenak.