Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen inklusiorako proiektua
Don Boscok, Tolosaldeak eta Dislegik proiektu aitzindaria aurkeztu dute, inklusioan eta prestakuntzan arrakasta lortzeko asmoa duena.
Gaur goizean, Errenteria-Oreretako CIFP Don Bosco LHIIk, Tolosako CIFP Tolosaldea LHIIk eta Dislegik, IDU gelak, erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboan izena duen proiektua aurkeztu dute. Proiektuaren helburua hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen inklusioa eta prestakuntzan arrakasta lortzea da.
Aurkezpenean Amaia Osambela, proiektuko komunikazio arduraduna; Arritxu Gonzalez, Balioak 4.0-ko arduraduna, eta Sandra Vazquez Don Boscotik; Nerea Sanchiz, Balioak 4.0-ko arduraduna, Tolosaldeatik, eta Miren Urquijo, Dislegitiko lehendakaria zeuden.
Proiektua hiru zatik osatzen dute, elkarren osagarri direnak: Don Boscoko, langile guztien artean datozen urteetarako diseinatu duten plan estrategikoaren adarrak inklusioa eta ekitatea dira; Tolosaldea, dagoeneko lan egin du Dislexia On proiektuan behar berezien inguruan, eta Dislegik, Gipuzkoako Dislexia Elkarteak, Hezkuntza Premia Bereziekin eta IDU-aren esparruan dituen adituekin, duen esperientzia eskaintzen du.
Proiektu berria anbizio handikoa dela esan dute, eta ekintza oso ezberdinak biltzen dituela.
Lehena, Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren (IDU) esparrua ezagutzera eman nahi da Lanbide Heziketako irakasleen artean. Proiektua haien esparruan hasten dela esan dute, baina hezkuntzaren testuinguru globalean eragina izateko asmoa dute.
Bigarren zatian, IDU-aren esparrua Euskadiko Lanbide Heziketan (ETHAZIn) nola sar daitekeen aztertzea izango da, irakasleei trantsizioan lagundu ahal izateko. Ondorioak dokumentatuko dira, eta materialarekin informazioa banku bat sortuko dute. Estatu mailan aintzindaria da proiektua, erronketan oinarritutako metodologiari, ETHAZIri, Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren esparrua gehituko zaiolako.
Bi dinamikak konbinatuta, ikaskuntza-prozesuan zailtasunak dituzten ikasleei prestakuntza eta lan munduratze arrakastatsua bermatu nahi zaie. Lanbide Heziketako ikasleak ekitatean egongo dira eta irakasleek ikasle guztiengana iristeko tresnak eta baliabideak izango dituzte.
Proiektua martxan jartzeko, parte hartuko duten irakasleak espezializazio ikastaroak egiten ari dira IDUn, eta horiek indartuko dituzte Hezkuntza Premia Berezien inguruko beste batzuekin. Prestakuntza eta gero, hiru proiektu saiakera egingo dituzte erdi mailako bi ziklo ezberdinetan:Telekomunikazio- Instalazioetako Teknikaria (Don Bosco LHII), Mikroinformatika Sistemak eta Sareak (Tolosaldea LHII) eta goi-mailako ziklo batean Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikaria (Don Bosco LHII). Proiektu pilotu horiei esker, ikasgelan funtzionatzen duten jardueren inguruko, baita irakasleari sortu zaizkion beharren inguruko informazioa lortuko da.