Inauterietako Herri Bazkarirako txartelak larunbatean salgai
Errenteriako Inauterietako batzordeak herritarrei dei egin die bazkarira joateko, baita gaia jarraituz mozorrotuta joateko ere.
Inauteriak geroz eta gertuago daudela, Errenteria-Oreretako inauteri batzordeko kideak gogoz ari dira ekintza guztiak prestatzen. Besteak beste, Herri bazkaria ere antolatu dute, otsailaren 18an, 14:00etan, Merkatuzarren.
Bazkarirako tiketak hamabost euro balioko ditu helduentzat, eta haurrenak hamar euro. Menu beganoa ere eskainiko dute, eta aukera hori nahi duenak helduen tiketa erosi beharko du, eta gero, mezua bidali kultura@errenteria.eus helbidera. Tiketak larunbatean, hilaren 4ean, jarriko dituzte salgai Xenpelar Kulturdenan, eta baita Lekuona Fabrikan ere.
Inauterietako batzordaek dei egin die herritarrei bazkari honetan parte hartzera eta baita aurtengo inauterien gaia diren filmen sagak oinarritzat hartuta mozorrotuta joatera ere.