Odola emateko aukera izango da asteartean
Izena eman beharko da Merkatuzarrera odola ematera joan baino lehen. Egunean bertan, 17:00etatik 20:00etara izango da odola emateko aukera.
Datorren asteartean, hilaren 7an, Errenteria-Oreretako Merkatuzarren odol-emateak antolatu dituzte. Lau Haizetara elkarteak sustatzen duen ekintza 17:00etan hasiko da eta 20:30arte izango da. Odola eman nahi duen orok izana eman behar du, eta horretarako bi telefono hauetara deitu daiteke: 688765398 edota 600224950.