Geltoki kaleko igogailuan konpontze lanak egingo dituzte
Bihar hasiko dira lanekin, eta bi hilabeteko epean egingo dituzte. Bizilagunengan ahalik eta traba gutxien eragiten ahaleginduko dira.
Bihartik (hilak 7, asteartea) Geltoki kaleko igogailuan konpontze eta mantentze lanak egingo dituztela jakinarazi du Errenteriako Udalak.
Udalak adierazi du obra horien zenbait fasetan igogailua bera eta pasabidea itxi egin beharko direla, baina hala ere, saiatuko direla bizilagunengan ahalik eta traba gutxien eragiten.
