'Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak' liburu aurkezpena, Donibanen
Miren Azkaratek bere azken liburuaren aurkezpena egingo du hilaren 14an, Bixi-Bixik antolatuta, Donibaneko Kultur Aterpean.
Miren Azkarate Badiola kazetari eta idazleak Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak (Gara-Baigorri argitaletxea) liburua argitaratu berri du. Lan hori aurkeztera gonbidatu dute Bixi-Bixi Elkarteko kideek, eta horretarako parada Kultur Aterpean izango du.
Hilaren 14an, asteartearekin, hasiko du Azkaratek aurkezpena sanjuandarren aurrean. Sarrera librea izango da, eta beraz, edonor hurbildu ahalko da idazlanaren berri izatera.