Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Mila arrazoi" borrokan jarraitzeko

Pentsiodunen Mugimenduak bost urte eta 230 astelehen eman ditu kalean gaurkoarekin. "Premiazko eta ezinbesteko" aldarrikapenen borrokan tinko jarraituko dutela argi utzi dute.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2023/02/06

Bost urte pasa dira jada Fatima Bañez Espainiako Gobernuko Enplegu ministroak pentsioak %0,25ean igoko zirela esan zuenetik. Erabaki horrek pentsiodunak haserrarazi zituen, eta kalera irten ziren mobilizatzera. Bost urte eta 230 astelehen geroago, kalean jarraitzen dute, eta argi utzi dute eskatzen ari diren “premiazko eta ezinbesteko” aldarrikapenak eskatzen jarraituko dutela. “Mila arrazoi ditugu borrokan jarraitzeko”, esan dute, “pentsio publikoak, duinak, bidezkoak eta guretzako eta hurrengo belaunaldientzako nahikoak izan daitezen eskubidearen alde borrokan”.

Borrokak iraun duen bost urteetan Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak lortutakoa garrantzitsutzat jo eta ospatu nahi dute. Lorpen horien artean honakoak azpimarratu dituzte otsaileko mobilizazioan: “2013ko PPren erreformaren IRP indargabetzea, Pentsio Sistema Publikoa guztiz bideragarria dela erakustea, Iraunkortasun Faktorea indargabetzea eta gure pentsioak erdira murrizteko nahia eta erabaki berriak hartzeko ahalegina saihestea”. Horrez gain, azpimarratu dute, pentsioek izango duten %8,5eko igoerak, “galdutakoa konponduko ez duen arren”, euren “borrokak” lortu duela.

Idoia Mendiaren adierazpenak

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak berriki EAEko diru sarrerak bermatzeko lege berriari buruz mintzatu zela azaldu dute. Adierazpen horietan pentsiodunentzat 1.013,5 euroko errenta bermatua ezarri dela zehaztu zuen, martxoaren 29tik aurrera aplikatuko dena. “1.080 euroko gutxieneko pentsiotik oso hurbil dago zifra hori. Horrela aditzera ematen zuen pentsiodunok ez dugula kexatzeko arrazoirik”, esan dute pentsiodunek etsipenez.

Adierazpen hori “egia” balitz, ospatzeko arrazoiak izango lituzketela jakinarazi dute, baina horrela ez dela argi utzi dute. Alde batetik, nabarmendu dute 1.080 euroko gutxieneko pentsioa hamalau ordainsaritan jaso behar dela, ez jasotzen diren hamabitan. Hamabitan 1.013,5 euro ordaintzeak edo hamalautan 1.080 izateak urtean 2.958 euroko aldea duela aipatu dute. Horrez gain, “oinarrizko ondasun eta zerbitzuen gehiegizko prezio hazkundearekin”, 1.080 euro ez edukitzeak pentsiodun askoren “bizi baldintza penagarriak larriagotzen” dituela azaldu dute, “bereziki” 1.000 eurotik beherako pentsioa duten 170.000 pentsiodunenak.

Bestalde, nahiz eta 2022ko uztailean EAEn gutxienekora iristeko osagarria zuten kotizaziopeko pentsioen kopurua 59.475 zen, eta kotizaziorik gabeko pentsioen kopurua 13.000, aitortu dute “soilik” pertsona horien %17,5ek jasotzen zuela EAEko erakundeen osagarriren bat Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta bidez 2022ko abenduan.

Arrazoi horiengatik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak astebeteko mobilizazioa egingo du martxoaren 13tik 18ra, Bilbon. Aste horretan batzar iraunkorrak eta baraualdiak egingo dituztela aurreratu dute, egunero 30 pertsonarekin. Egun horietan mobilizazioei buruzko informazioa emango dute, “behingoz 1.080 euroko gutxieneko pentsioa lortzeko”. Mobilizazio horiei bukaera emateko, manifestazio bat egingo dute Bilbon martxoaren 18an, larunbata, 12:00etan.

Anbulatorioen egoera

Errenteria-Oreretako anbulatorioen inguruko jarraipena egiten ari direla adierazi dute mugimenduko kideek. Beraunen egindako bileratik “konforme” atera zirela aitortu dute, “prest” baitaude mugimenduarekin eta udalarekin elkarlanean aritzeko. Iztietan, aldiz, “haserre” irten ziren bilkuratik, ez baitzien “konbentzitu” esaten zietena. Hori dela eta, beste bilera bat eskatu dute.

Aizpea Otaegi alkatea bi anbulatorioekin bildu dela jakinarazi dute. Pentsiodunak asteazkenean elkartuko dira alkatearekin, eta esan dute komunikatuko dutela “egoera zertan den”.

Iktusa hizpide

Bihar, asteartea, iktusaren inguruko hitzaldi bat antolatu du Duintasunak, 18:00etan, Reina Aretoan. Sarrera doakoa da, eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete.

 

Erlazionatutako edukiaIktusaren gaineko hitzaldia, Reina aretoan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.