Muxikoak dantzatzeko hitzordua igandean
Ohi bezala, herriko plazan aritu beharrean, Koldo Mitxelena ikastetxeko patioa beteko dute muxikoen doinuek.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/11/muxikoak-orereta.png)
Datorren igandean, hilaren 12an, Orereta-Errenterian muxikoak dantzatuko dituzte. Beti Prest dantza taldeak antolatu du ohi bezala, hitzordua herriko plazan izan beharrean, Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan izango da igande honetan.