Ginea Ekuatoriala hizpide, jatorri askotariko emakumeen taldean
Pasaiako Udaleko Jabekuntza Eskolaren baitako taldea hilabeteko azken asteazkenean elkartuko da berriro, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Ginea Ekuatoriala izango dute hizpide jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko gunean, hilaren 22an —asteazkena da—. Jabekuntza Eskolaren aterkipeko taldea da hori, baina ateak irekita daude, uneoro, bertaratu nahi duen edozein emakumerentzat.
Ohi bezala, Trintxerpeko Alkateordetzan izango da hitzordua, 17:00etan; normalean bi ordukoak izan ohi dira bilkurak. Kasu honetan, Justina Onvogo izango da saioaren moderatzailea.