Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

[Galeria eta bideoa] Karrikan ez dute hotzik

Hotza, bai. Festarako gogoa ere bai. Karrika auzoan izan da HITZA, ihoteetako kuestazioaren hasierako uneetan.

Karrikakop kuestazioko partaideak, hasi aurreko talde argazkian.
Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2023/02/11

Zero azpitik bi edo hiru gradu. Hotza. Zerua garbi, baina hotza. Eta bat-batean agertzen hasi dira poxpolinez jantzitakoak eta galtza zuridunak. “Besokoa duzu? Hartu”, esan du karrikatar batek. Izan ere, gaurkoa Oiartzungo ihoteen barruan egun handia da, kuestazioa auzoz auzo. Karrikan izan da HITZA, aurreko urteetan beste auzo batzuetan izan den moduan. Besoko gorria da banatzen ari direna, Karrikako kolora gorria baita. Lazoa jarri ,eta mirari antzekoa: jada ez dute hotzik. Tira, itxura hori dute behintzat. “Freskoa bai, baina hotzik ez”, esan dio poxpolinez jantzitako gazte batek lagunari. Jarrera aldetik behintzat egoki hasi dute eguna.

Artaso inguruan bildu dira Karrikatarrak, eta hango taldean atera nahi zuten guztiak. Tximinietatik, eta bertan ziren oiartzuarren ahoetatik ke zuria. Zelaietan ihintza. Besokoak jarri, ilea apaindu, gonak estutu, talde argazkia egin, eta martxa. Bi taldetan banatu dituzte partaideak; izan ere, jende askok bat egin du Karrikako taldearekin. “100 bat izango gara”, esan dio HITZAri auzotar batek, harro.

Artaso elkarteko sukaldean dago Izar Gaztelumendi, goxo. Lagunekin prestatzen ari da kuestazioan ateratzeko. Kanpoan izandakoa da Gaztelumendi, ikasten. “Egun berezia da gaurkoa. Geroz eta jende gehiago hurbiltzen da Karrikara, lehen gutxi-gutxi ginen. Karrikan eta auzo guztietan asko igo da kuestazioko partaideen kopurua. Lehen lau katu ginen. Hemen, bi talde egin behar ditugu, pentsa”. Kanpoan ikasten zenean, ihoteetara espresuki Oiartzunera etortzen zela aitortu du gazte oiartzuarrak, desiotan zegoela jaiaz gozatzeko. Esan du ez dutela aparteko entsegurik egin kuestazioko dantzetan trebatzeko, “ezagunak dira dantzak arin-arina eta fandangoa. Ihote balsa ere gehienok dakigu. Tira, dantzak ez dakizkitenek, dakitenei begiratzen ikasten dute”. Kuestazioan ea auzoen arteko pikea dagoen galdetuta, halakorik ez dela adierazi du irribarre konplizearekin, “pikerik ez, goxo izaten gara, haserrerik gabe”. Kuestazioaren ondoren, auzoan bazkaria egingo dute, eta arratsaldean gainontzeko auzoetako kideekin elkartuko dira herriaren kaskoan: “Batzuetan kuadrilla bereko kideak auzoetan banatzen dira. Ez dira kuadrillak hausten, e! Banatu bai, gero elkartzeko. Elkartze hori ere berezia da”.

Artaso elkartearen barrualdean dago Maddi Nazabal. “Egun oso berezia da gaurkoa. Herriko eta auzoetako giroa sustatzea lortu da nolabait. Herriko gazteek ondo pasatzeko festa bat antolatzea lortu da. Gero eta jende gehiago dago”. Karrikan 100 bat lagun bildu dira, “baina badira estranjeruak ere, ez pentsa. Batzuk ez gara Karrikakoak, baina urte dezente daramatzagu hemen ateratzen. Ez dago inolako zer ikusirik hasieran ateratzen ginenen kopuruarekin, eta gaur egungoarekin: gutxi izatetik, asko izatera pasa gara. Eta estranjeruak onartzen jarraitzen badute, kexik ez”. Elizaldekoa da Nazabal. “Hotza egiten du, baina pixkat dantzatuta berotuko gara”, azaldu du, baikor. Iaz, pandemiaren arrastoarekin egin zen kuestazioa: “Aurten bai, behar den bezala pasako dugu eguna”.

Artasotik atera eta auzoan barrena joan dira Karrikako kuestazioko partaideak. Musikariek komeriak izan dituzte behatzak berotzeko, instrumentuei eragiteko goxotasuna topatzeko. Baina dena hastea da. Auzoa zirikatu, baserriak astindu, eta ilusio eta gogoa zabaldu dute Karrikan, festa gogoa. Hala ari dira beste auzoetan ere bai.

Oiartzungo ihoteak 2023: Karrikakop kuestazioa (2023-02-11)

1-kirikoketa 800x600_Ihoteak

Iparbus-Xanisteban-Revista-2022

3-Oiartzungo Estankoa 800x600_Ihoteak

4-eroski City_800x600

5-URRATS PAPERDENDA. Ihoteak Galeriak 2023

6-oiartzo

IHOTIK - 23 - 1
IHOTIK – 23 – 1

8-ARRAZTALO_elkartea_IHOTEAK 2023. 800x600
8-ARRAZTALO_elkartea_IHOTEAK 2023. 800×600
Oiartzungo ihoteak 2023: Karrikakop kuestazioa (2023-02-11)
Oiartzungo ihoteak 2023: Karrikakop kuestazioa (2023-02-11)
Oiartzungo ihoteak 2023: Karrikakop kuestazioa (2023-02-11)
Oiartzungo ihoteak 2023: Karrikakop kuestazioa (2023-02-11)
7-oiartzun autoeskola_IHOTEAK 2023. 800x600
7-oiartzun autoeskola_IHOTEAK 2023. 800×600
Oiartzungo ihoteak 2023: Karrikakop kuestazioa (2023-02-11)
Oiartzungo ihoteak 2023: Karrikakop kuestazioa (2023-02-11)
Oiartzungo ihoteak 2023: Karrikakop kuestazioa (2023-02-11)
Oiartzungo ihoteak 2023: Karrikakop kuestazioa (2023-02-11)
goieko

iragarkia
iragarkia
Babes ezazu Oarsoaldeko eta Bidasoko tokiko komunikabidea - 1
Babes ezazu Oarsoaldeko eta Bidasoko tokiko komunikabidea – 1

Erlazionatutako edukia[Galeria eta bideoa] Luze jo du esperoak, baina merezi izan du[Bideoa] Heldu direla, bai, Ihoteak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.