'Donibaneko emakumeak eta itsasoa', film labur eta mahai inguruan
Hilaren 23ko jardunaldiaren baitan, 'Emakumeak blai' film laburra eman eta 'Donibaneko emakumeak' izenburupean mahai ingurua egingo dute.
Sanjuandarren Oroimena taldeak, Ubera liburutegiarekin elkarlanean, eta Pasaiako Udaleko Berdintasun Sailak sustatuta, Donibaneko emakumeak eta itsasoa deituriko jardunaldia antolatu du hilaren 23rako, Juanba Berasategin.
Hitzordua 18:00etan egin dute, Juanbako gela balioaniztunean, eta ordu eta erdiko iraupena izango duela aurreikusi dute. Lehenik, Ane Zulaikak zuzenduriko Emakumeak blai film laburra emango dute, eta mahai ingurua egingo dute ondoren, Donibaneko emakumeak izenburupean.
Jardunaldian parte hartzeko ez da aurretik izena eman beharko, aski izango da egunean bertan bertaratzearekin.