Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Ijurkoko egitasmoa bertan behera utz dezatela eskatu dute Aralarko bizilagunek

Euren etxebizitzen segurtasunaz kezkatuta, udalari eskatu diote eskaera Jaurlaritzara eraman dezala. Kexu dira alkatearen jarrerarekin.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/02/16

Kezkarekin jarraitzen dute Aralar kaleko 3 eta 5 atarietako bizilagunek. 2022ko abenduaren 5eko gauean lur-jausia izan zen haien etxebizitzen ondoko Ijurkoko orubean, eta horrek hainbat zartadura eragin zituen etxebizitza eta garajeetan: babespeko 52 etxebizitza eta anbulatorioa egin asmo dute eremu horretan. “Alde batetik, etxebizitzen segurtasunak kezkatzen gaitu lur-sail horretarako aurreikusten diren obrak direla eta. Bestalde, etorkizuneko eraikinak Ijurko auzoari ekar diezazkiokeen ondorioen aurrean dugun kezka ere partekatu nahi dugu”, esan dute. Horren harira, eskaera argia dute bizilagunek: Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzari (haiek dira eraikina egin behar dutenak, udalak lurrak emanda) eska diezaiola proiektua behin-behinean geldiaraz dezala. Arazoa bideratzeko zereginean, ordea, Lezoko alkatearen jarrera salatu dute, “ez-ikusiarena egiten ari da”.

Egitasmoa bertan behera uztea eskatzeko, hiru arrazoi nagusi argudiatu dituzte bizilagunek. Behekoak dira, hitzez hitz haien esanekin. “Gure etxebizitzen segurtasunak kezkatzen gaitu, lanen harira. Batetik lurrari eusteko lanengatik, eta bestetik, ondorengo eraikuntza lanengatik eraikuntza-obren dimentsioa ikusita”, esan dute.

  • “Ibilgailuen trafikoa nabarmen handituko da eta horrek auto-ilarak sor ditzake auzoko sarreran eta irteeran, baita Jaizkibelgo hiribidean bertan ere.
  • Auzora sartzeko bidean oinezkoen trafikoa handitzea, horrek Ijurkorako sarbidean istripuen arriskua eta trafikoa trabatzeko aukera areagotuz.
  • Eraikinak ez du garaje-plazarik aurreikusitako etxebizitza guztietarako, eta beraz, auzoko aparkalekuaren egungo arazoa larriagotu egingo dela aurreikus dezakegu”.

Alkatearen jarreraz
Kexu dira lezoar horiek udalaren, eta zehazki alkatearen jarrerarekin. Uste dute alkatea “ez-ikusiarena” egiten ari zaiela, eta hori haientzat “errespetu falta” dela adierazi dute, “ez baita herriaren ordezkari nagusiarengandik jaso beharko genukeen jarrera. Biltzeko eskaeraren erantzunaren zain jarraitzen dugu”.

Aralar 3-5eko bizilagunek azaldu dute lur-jausia izan eta gutxira (2022ko abenduaren 13an) udalean izandako bileran, udal teknikoen azalpenak jaso zituztela gehienbat. Han, bizilagunek udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta bizilagunen arteko bilera lotzea eskatu zioten alkateari gaiari irtenbidea eman asmoz, “oraindik ez da gertatu”. 2022ko abenduaren 29an eskaera ofiziala egin zuten Aralarkoek, udalbatza osatzen duten alderdi politikoekin bilera egiteko. Ez zen erantzunik izan. “Handik bi astera, berririk gabe jarraitzen genuenez, udalera gerturatu eta idazkaritzan adierazi ziguten alkatearen eskuetan zegoela eskaera. Langileak alkateari pertsonalki eskaera gogoraraziko ziola adierazi zigun. Gaur egun, oraindik, ez dugu komunikaziorik jaso”.

“Beste bideetatik” EH Bilduko zinegotziekin harremana egin dutela kontatu dute bizilagunek, “haiekin hurrengo egunetan bilduko gara”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.