Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Egunero zerbait ikasten delako, ‘Egun oro’ eta euskaraz

‘Euskaldunon Egunkaria’ indarrez itxi zutela oroitarazteko eta ondoren sortu zen herrigintza eta euskalgintza olatua aitortzeko, Orereta Ikastolak hainbat jarduera antolatu ditu aste honetarako.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2023/02/20

Orereta Ikastolak, Kilometroen harira abian duen urte osoko lanketaren harira, Euskaldunon Egunkaria-ren indarrezko itxiera gogoan izango du. Hainbat jarduera antolatu dituzte datorren aste honetarako, herritar orori zabalik denak. Euskaran, herrigintzan eta elkarlanean oinarritutako espazioak sortu nahi dituzte, eta ezaugarri horiei jarraiki landu dituzte gaurtik ostirala artekoak, nahiz aurrerago iritsiko direnak. Gaur bete dira hogei urte Egunkaria armekin itxi zutela.

Itxieran baino, 2003ko otsailaren 3an bertan eta ondoren izan zen elkartasun uholdea izan nahi dute gogoan, Egunero egunkariak argia ikustea ahalbidetu zuena. «Euskal Herriko pertsona askoren eta Egunkaria-ko langileen esfortzu pertsonalaren ondorioz, egun batetik bestera sortu zuten Egunero. Horri aitortza lana da antolatu ditugunen oinarria. Euskalgintzatik eta herrigintzatik nola ahalegin kolektibo bat egin zen euskarazko prentsaren alde», adierazi du Beñat Irasuegi Kilometroen komunikazio lantaldeko kide eta Orereta Ikastolako gurasoak. «Txarrenean gelditu beharrean, aurrera egiteko esfortzu horri eman nahi digu garrantzia. Aurrera begira ere, denen inplikazioa beharko delako, herrigintzatik abiatuta, euskararen alde egiteko», zehaztu du.

Aurrera begirako horretan, gazteak aipatu ditu Irasuegik. Haiei dagokienez, ikasleak: «Azken batean ikastola bat gara. Ikasleak dira komunitatearen subjektu nagusietakoa. Haiek egindako agerkari bat banatuko da astean zehar [bihar], Egun oro izenekoa, eta zortzi orrialdekoa. Haien inplikazioa beharrezko ikusi dugu, gertatutakoaz jabetzeko, egunkari bat egun batetik bestera egitea zer izan zen jakiteko, eta euskarazko prentsaren aldeko jarrera sustatzeko».

Izan ere, Irasuegik azaldu du Egunkaria-renaren antzeko memoria ariketetan arlo intelektuala asko zaintzen dela, baina haien eskuekin agerkaria egitea, bizitzea zer den egunkari bat egitea, oso presente izan dutela. «Ilusio handiarekin ibili dira lanean. Berria-ko erredakzioa bisitatu zuten, errotatiba, elkarrizketak eta erreportajeak egin dituzte… Gogoz egin dute lan». Egun oro-ren 5.000 ale banatuko dituzte bihar.

Erlazionatutako edukia‘Egunkaria’-ren itxiera gogora ekartzeko bost ekitaldi antolatu ditu Kilometroak-ekMemoria kolektiboan iltzatzeko bidegabekeria
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.