'Oarso' aldizkaria elikatzeko aukera, zabalik
Lanak maiatzaren 15era arte aukez daitezke. Ekarpenak egiteko araudiaren berri eman du urtekariaren erredakzio taldeak.
Uztailean, Madalen Jaiak baino lehentxeago argitaratuko den 2023ko Oarso aldizkarirako artikuluak eta ekarpenak bidaltzeko aukera zabalik dagoela jakinarazi dute Errenteriako Udalak eta urtekariaren erredakzio batzordeak. Horiek maiatzaren 15era arteko epean bidali behar dira. Hala, gaiaz informazio gehiago nahi dutenentzat, bi telefono zenbaki eta posta elektroniko helbidea prestatu dituzte (behekoak dira). Bide horietatik jakin dezakete interesdunek euren ekarpenak nola bidali.
Argibideak jasotzeko bideak:
- Telefonoz: 943 44 96 10 edo 943 44 96 26 (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: Oarso aldizkariaren helbidera (klik egin hemen).
Oarso zabalik dago parte hartu nahi duen pertsona ororentzat, idazkiak edo lan grafikoak aurkez daitezkeelarik. Bidal daitezkeen gaien aldetik ez da mugarik, baina urtekariko erredakzioko kideek oroitarazi dute bertan lantzen dituzten ohiko gaiak oroitzen, ospakizunen, pertsonaia ospetsuen edo azken urtean aintzat hartu direnenak, edo herrian izan diren gertaeren gainekoak behar dutela izan. Dena dela, arauen zerrenda badu argitalpenak. Hemen klik eginda oso-osoa ikus daiteke (PDF artxiboa jaitsiko da).