Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Karpeta urdinak', torturaren erdigunera bidaia

Ander Iriarte zinemagile oiartzuarrak torturaren gainean egindako dokumentala da 'Karpeta urdinak'. Emanaldia doan da, baina tokiaren erreserba egin behar da.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/02/20

Hilaren 24an (ostirala), Lezoko Zinema Ttikiaren saio berezia jasoko du Gezala Auditoriumak 19:00etatik aurrera: Ander Iriarte zinemagile oiartzuarraren Karpeta urdinak lana emango dute. Lezoko Udalaren neguko kultur programazioaren barrukoa da emanaldia. Ikus-entzunezkoaz gozatzeko aukera doan da, baina aurrez tokiaren erreserba egin behar da (egin  klik esteka honetan erreserba kudeatzeko).

Besteak beste, 2022ko Donostiako Zinemaldian ikusgai izan zen sorkuntza.

Iriarte bera da dokumentalaren ildoa jarraitzen lagunduko duen protagonistetako bat. Jaurlaritzaren torturaren gaineko ikerketa lan batean oinarrituta, eta jakinik haren aitak [Joxe Iriarte Bikila] torturak jasan zituela, ikerketa egin zutenekin hitz egiten du sortzaileak, gaiaren muinera joateko. “Gustatuko litzaidake dokumental hau gogoratzea Euskal Herrian gertatu denaren dokumental bezala, ez kasu indibidualena. Nire desioa da dokumental honek jendea amorraraztea, eta nolabait bidea irekitzea orain arte ukatu zaien egia, justizia eta erreparaziorako”, esan zion HITZAri Iriartek, dokumentalaren harira emandako elkarrizketan: “Argi utzi nahi dudana da filma ez dela nire aita eta niri buruzkoa, baizik eta aitaren kasua izan zela abiapuntua, akuilu bat. Aitak eta biok egia berrestearen bidea elkarrekin egin dugu, dokumentalean zein bizitza errealean”.

Honakoa da lanaren sinopsia:

Anderrek, beste askok bezala, aitak komisarian jasan zuena tortura izan zela susmatzen du. Bere ustea argitu nahian, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Plana-ren barruan egindako Proyecto de investigación de la tortura y malos tratos en el País Vasco entre 1960-2014 ezagutuko du. Ikerketa horrek argitaratzen dituen emaitzekin ikaratuta, proiektuan parte hartu zuten mediku, psikologo, psikiatra eta abokatuekin elkartuko da. Haiek erakutsiko diote zer diren tortura psikologikoa, Istanbulgo Protokoloa edo hurbilketa estatistikoa, ipar globaleko torturaren errealitatea ezagutaraziz.

Erlazionatutako edukia[Elkarrizketa] “Zabaldu duten gaitza da jende askok ez dakiela torturak jaso zituela”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.