Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Trintxerpeko inauterien beharretara moldatuko dute trafikoa

Autobus, taxi eta aparkalekuetan ez ezik, Trintxerpe eta San Pedro lotzen dituzten bideetan ere izango dira behin-behineko aldaketak.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/02/20

Datorren asteburuan ospatuko dituzte inauteriak trintxerpetarrek, eta horrek aldaketak eragingo ditu, ezinbestean, trafikoan. Pasaiako Udaltzaingoak xehetasun osoz eman du horien berri. Ikus:

  • Euskadi Etorbidea itxita, Correosetik Lasaraino
    • Hilaren 24an, ostirala, goizean, 08:00etatik aurrera San Pedrorako erreia eta 10:30etik aurrera eta egun osoan bi norabideak. Zamalanak Cirizako aparkalekutik egitea gomendatu dute.
    • Larunbat eta igandean, egun osoz.
    • Astelehenean, kalea guztiz garbitu arte (09:00ak arte, gutxi gorabehera).
  • Aldaketak San Pedrora joateko errepidean
    • Larunbatean eta igandean desfilearen garaian, 16:30etik 20:00ak inguru arte, San Pedroko erdigunera sartzeko eta bertatik irteteko trafikoa portu-eremutik bideratuko da: Esnabide kaletik sartu eta bertatik irtengo dira autoak, Pasai San Pedroko lonjako barreratik.
    • Herriaren goiko aldera joateko, Arrantzale Auzora, Pablo Eneara, Salinasera eta Seoaneko Markesaren kalera, alegia, Azkuene kaletik sartuko dira ibilgailuak, eta honako ibilbide hau egingo dute: Jaizkibel, Ulia, Andonaegi, Arrandegi, Terranoba, Ricardo Arrillaga, eta hortik adierazitako beste kale guztietara.
    • Eta irteteko, berriz, Gran Sol kaletik, handik Borda Eneara eta Oiartzun kalera (Andonaegi), eta gero Azkuene kalera.
  • Aldaketak Trintxerpea joateko errepideetan
    • Larunbatean eta igandean, desfilearen garaian, 16:30etik 20:00ak inguru arte, Trintxerpeko goialdera joateko, Azkuene kaletik sartu beharko dute ibilgailuek, handik Jaizkibel kalera eta Ulia etorbidera.
    • Irten, berriz, Azkuene kaletik bakarrik, Arrandegiko irteera moztuta egongo baita.
    • Era berean, Arrandegi eta Araneder kaleetatik irteteko, desfileak dirauen bitartean, Arrandegitik Euskadi etorbiderako irteera itxita egongo denez, Terranoba kalera joan beharko dute autoek kontu handiz (Arrandegiko 9. zenbakira arte bi noranzkoak zabalik egongo dira eta udaltzainek bideratuko dute trafikoa), eta handik Gran Solera, eta Azkueneko korridorera.
  • Aldaketak autobus eta taxietan
    • Osteguneko 10:30etik astelehen goizean Euskadi etorbidea irekitzen den arte, Euskadi etorbideko 25. zenbakiaren pareko autobus-geltokia Euskadi etorbideko 55. zenbakira lekualdatuko da, eta Euskadi etorbideko 5. zenbakiaren pareko geltokia zerbitzurik gabe egongo da.
    • Larunbateko desfilean 15:30etik aurrera eta igandean eguerdiko 12:00etatik aurrera, Euskadi Etorbideko eta San Pedroko geltoki guztiak ezabatuko dira, eta Eskalerillasen, portu-eremuaren sarreran, geltoki bat egokituko da. Autobusa ez da San Pedroraino iritsiko.
    • Goiko aldeko autobusa larunbata 15:30etik eta igandea 12:00etatik ezabatu egingo da desfilea bukatu arte.
    • Dbus 38-k Gomistegiko biribilgunean emango du buelta eta San Pedro etorbideko 25ean izango du hasierako geltokia.
    • Euskadi Etorbideko 45. zenbakiko taxien geltokia portura lekualdatuko da, ohiko tokiaren parera.
    • Aldaketa horiek Trintxerpeko barrutitik dabiltzan linea guztiei eragingo diete.
  • Aldaketak aparkalekuetan
    • Ezin izango da Euskadi Etorbidean, San Pedro hiribidean eta Esnabiden balizatutako eta seinaleztatutako guneetan aparkatu.
    • Ziritzako aparkalekuak ohiko erabilera eta ordutegiak mantenduko ditu, eta bertakoentzat bakarrik izango da ostiraleko 19:00etatik aurrera eta asteburu osoan.
    • Sarrera eta irteera portu eremutik izango dira, Euskadi etorbidea itxita dagoen bitartean.
    • Hilaren 21etik (10:00etatik aurrera) 27ra Lasako aparkalekuan barrakak eta feriak jarriko dira. Horregatik, ezin izango da leku horretan aparkatu.
    • Hilaren 24an, 25ean eta 26an, Portuko Agintaritzak portuko aparkalekuan aparkatzeko baimena emango du, Garraio Kooperatibaren aurrean (Cirizako aparkalekuaren ondoan), kontsignatarioen bidean (pabiloietarako sarbidea libre utzita), eta, gainera, Hospitalilloko hesia asteburu osoan irekita egongo da aparkatzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.