Irteera berria antolatu du Itsastarrak Mendi Taldeak martxorako
Martxoaren 5ean, igandearekin, abiatuko dira mendizaleak Nafarroa aldera. Hala nahi duenak, bertan bazkaltzeko aukera izango du.
Martxoaren 5erako —igandea da— irteera antolatu dute Itsastarrak eta Herrera mendizale elkarteek. Honako ibilbide zirkularra egingo dute: Iruberri-Trinitatea-Foz-Irunberri (Nafarroa).
“Oso ibilbide polita”, aurreratu dute antolatzaile pasaitarrek. Distantzia osoa 14 kilometro ingurukoa da, 600 metroko desnibel positiboarekin, eta gutxi gorabehera 4 ordu eta erdian egiteko modukoa. Hala nahi duenak, Ledean (Nafarroa Garaia) bazkaltzeko aukera izango du; 22 eurokoa da prezioa, eta bertan ordaindu beharko da.
07:00etan geldituko dira mendizaleak Trintxerpeko kaian. Irteerarekin bat egiteko 18 euro ordaindu beharko dituzte bazkide direnek, eta 20 euro, berriz, gainontzekoek. Ledean bazkaldu nahi duenak aurretik jakinarazi beharko dio hori taldeari posta elektroniko bidez.