Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Arraitoki Lezorena da

Aparkalekua, eta aurrerago kiroldegia egin nahi dituzte bertan. EH Bilduk, ordea, zonaldearen erabileran ez du mugarik nahi.

Joakin Telleria PPAko presidentea eta Jesus Mari Martiarena alkatea, akordioaren sinatze ekitaldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/02/23

Arraitoki eremua. Argazkia: Lezoko Udala

Lezoko Udalak eta Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) akordioa sinatu dute gaur (osteguna), Arraitokiko eremuaren gainekoa. Horren arabera, portuak Lezori 4.422 metro koadroko zonalde hori (Bekorroeta kiroldegiaren ondoan dago) doan emango dio. Eremuari “erabilera asko” emango zaizkiola aurreratu du Jesus Mari Mariarena alkateak. Akordioa Martiarenak berak eta Joakin Telletxea PPAko presidenteak sinatu dute. Aurretik, akordioari oniritzia emateko udalbatzarra egin dute Lezoko zinegotziek: EAJk eta PSE-EEk alde egin dute, eta EH Bilduk abstentziora jo du. Beraz, aurrera atera da akordioa baimentzeko proposamena.

Akordioa sinatu dutenak adostasunaren bidetik mintzatu dira. Telleriak adierazi dute euren helburuen artean dagoela portuaren eta Lezoren arteko harremanak estutzea, eta badiaren inguruan dauden beste herriekin ere elkar-eragiteko asmoa dutela, “portuaren eta haren ingurune hurbilenaren arteko harremana sendotzeko”. Alkateak, bere aldetik, Arraitokin zer egin asmo duten azaldu du: “Udalak aurreikusitako erabileren artean daude lehenengo ibilgailuentzako doako aparkalekua, eta epe ertainera, hor kiroldegi publikoa eraikitzea”. Zonaldea “kokapen ezin hobean” dagoela adierazi du Martiarenak, eta askotariko erabilera emateko asmoa dutela, “herriaren etorkizuneko beharrak asetzeko”.

Lezoko PSE-EE ere, baikor akordioarekin. Joxean Sanchez sozialisten eledun eta udal gobernu taldeko kidearen arabera lezoarrek “aspalditik” zuten eskaera egikaritu da. “Horrela, degradatuta dagoen inguru hori birgaitzeko aukera izango da”, esan du. Lezo bakarrik birgaitzeko ez, badia osoa biziberritzeko bidean akordioa mugarri izan dela uste du Sanchezek, “eta horrek herritarrengan eragina izango du”. Xehetasunak eman ditu sozialistak: aldundiaren diru funtsetik iritsiko diren 164.357 euro gehigarriak erabiltzea “ahalik eta azkarren” eremua asfaltatu, eta aparkatzeko, plazak margotzeko.

EH Bilduren iritzia
Gaurko udalbatzarrean akordioa ez du babestu EH Bilduk. Horren bozketan abstentziora jo du. Mikel Arruti eledunaren iritziz, Lezorentzat oso garrantzitsua da lur eremu hori, baina akordioaren barruan dauden baldintzekin ez daude ados. “Hitzarmena bi erabilera baimentzeko soilik da: aparkalekua, eta etorkizuneko kiroldegia. Horrelako ezer egingo ez balitz, lur eremu hori portuak berreskuratzeko aukera luke. Horrelako eremu bat erabilera horietarako bakarrik mugatzea, asko mugatzea dela iruditzen zaigu. Erabilera askoz gehiago izan ditzake Arraitokik”.

Arrutik argitu du, hitzarmenean jasota dagoela hasiera batean bi zeregin horietarako erabili behar dela soilik eremua, “eta etorkizunera begira erabilera horiek aldatzeko aukera aztertuko dela. Hau da, berriz ere portuaren edo Madrilen menpe egongo ginateke. Egokia iruditzen zaigu Arraitoki berreskuratzea, baina erabilera mugarik gabe: adibidez, gizarte azpiegituretarako ere erabil liteke zonaldea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.