Larunbatean, Oiartzungo Zuhaitz Eguna
Aizegainen egingo dute zuhaitzen landaketa, 10:15ean hasita. Hara joateko autobusa 10:00etan aterako da Haurtzarotik.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/02/oi-zuhaitzeguna.jpg)
Larunbatean izango da Oiartzungo 2023ko Zuhaitz Eguna. Karrika auzoko Aizegain inguruan dute asmo egitea landaketa, 10:15ean hasita. Jardueraren helburua da Oiartzunen baso eremua berreskuratzea, eta aldi berean haurrek jakin dezatela baasoek zein balio dituzten. Udalak antolatu du eguna, herriko ikastetxeekin elkarlanean.
Lanak 10:15ean hasiko badituzte ere, hara joateko erraztasunak emango dituzte. Zentzu horretan, Haurtzaroko parkinetik 10:00etan abiatuko da Aizegainera joateko autobusa (izena emateko epea atzora arte izan da zabalik, ikastetxeetan).
Lanak bukatzerakoan, ez da faltako hamaiketako goxo-goxoa.