[Argazki galeria] Iker Oliveri eta Marina Gonzalez, azkarrenak Lezo-Jaizkibelen
Lezo-Jaizkibel mendi lasterketako IX. ekitaldia izan da gaurkoa. Ohi bezala, jende mordoa hurbildu du da lasterketaren puntu ezberdinetara lasterkariak animatzera.
Gaur goizean egin da Lezoko Xoxolur Mendi Klubak antolatzen duen Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren bederatzigarren ekitaldia. Gizonetan Iker Oliveri zimizargarra izan da azkarrena, 01:06:41eko denborarekin. Honakoa izan da lasterkariaren bosgarren garaipena 14 kilometroko lasterketan, puntua hartua dio Lezo-Jaizkibeli. Emakumeetan, aldiz, Marina Gonzalez irundarra izan da garailea, 01:24:39ko denborarekin.
Lezoar azkarrenak Iratxe Etxegoien (01:25:43) eta Raul Artola (01:12:50) izan dira. Etxegoien, gainera, hirutan igo da plazako podiumera, lezoar onena izateaz gain bigarren izan baita emakumeen sailkapenean eta lehenengo emakumeen su ebakiaren (14:21) tartean. Su ebakiko gizon azkarrena, berriz, Jokin Arretxea izan da (09:40). Lasterketara azken astean batu bada ere, ibilbide bikaina osatu du, gizonen sailkapenean bigarren izan baita, garailetik hamahiru segundora.
Ohikoa den bezala, Lezo-Jaizkibeleko antolatzaileek kirolari lezoar bat omendu dute. Aurtengo errekonozimendua jaso duena Ander Iñarra mendi lasterkaria izan da. Iñarrak lautan irabazi du Lezo-Jaizkibel, eta harena da probaren errekorra. Horrez gain, Iñarrak mendiko lasterketetan duen palmaresa handia da eta munduan zehar ibilitakoa da onenen pare. Lezoarrek eta helmugan bildutakoek bat egin dute lasterkariari egindako omenaldian. Aurten goi mailako lasterketetatik aldendua dago lezoarra, baina iragarri du lehiara itzuliko dela.
Hona hemen lasterketako sailkapenak:
Gizonak:
- Iker Oliveri Ruiz de Munain, Zimizarga (Hondarribia): 01:06:41.
- Jokin Arretxea Lastiri, Tipulatze (Narbarte): 01:06:54.
- Amets Aranberri Otegi, Zestoa: 01:07:16.
Emakumeak:
- Marina Gonzalez Burgos, Irun: 01:24:39.
- Iratxe Etxegoien Errandonea, Lezo: 01:25:43.
- Iera Urretagoiena Kortadi, Donostia: 01:29:14.
Lezoar onenak:
- Iratxe Etxegoien Errandonea: 01:25:43.
- Raul Artola Labordeta: 01:12:50.
Su ebakiko azkarrenak:
- Jokin Arretxea Lastiri: 09:40.
- Iratxe Etxegoien Errandonea: 14:21.
Sailkapen osoak Kirol Probak webgunean kontsulta daitezke.