Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sare morea, indartsu

Egitarau zabala eta askotarikoa antolatu dute talde feministek, hainbat eragilek eta udalak batera, Martxoaren 8aren harira.

Martxoak 8ko egitaraua aurkeztu dute.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/02/28

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, agerraldia egin dute gaur arratsaldean talde feministek, hainbat eragilek, Berdintasun Kontseiluak eta Errenteriako Udalak. Irribarre morea soinean, egitarau zabal eta askotarikoa aurkeztu dute Emakumeen Etxean Martxoaren 8aren harira. Itziar Ostolaza Berdintasun zinegotziak hartu du hitza antolatutakoen berri emateko, eta aurten, enegarrenez, egitarau “askotarikoa, zabala eta eragile askoren parte hartzearekin” osatu dutela jakinarazi du.

Guztiei eman dizkie eskerrak Ostolazak, izan ere horien guztien “aleak” ahalbidetzen baitu egitarau bateratu eta zabala osatzea urtez urte.

Egitarauaren barruan, denetariko ekintzak hilabete osorako: Batukada feminista, hitzaldiak, emakumeen bazkaria, antzerkia, Mariasun Landa Sari Banaketa, txistularien kontzertua, zine emanaldiak, dokuforuma, eta manifestazioa.

Ostolazak Mariasun Landa lehiaketaren sari banaketari erreparatu dio gaurko aurkezpenean: “Aurtengoa, hamahirugarren aldia du lehiaketak eta Saioa Aizpurua Arribari buruz idatzitako lana izan da irabazlea”. Beste bi ekitaldi bat ere izan du hizpide Berdintasun ordezkariak, “pandemiaren ostean, auzo elkartetako emakume taldeen lanari esker, bazkaria egingo dugu Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan martxoaren 8an bertan, gure buruak zaintzeko, ongi pasatzeko elkarrekin, eta emakumeen arteko sareak eraikitzeko. Izan ere, Martxoaren 8aren helburuetako bat gure eskubideak aldarrikatzeaz gain, sareak sortu, eta elkarrekin ospatzea ere badelako”.

2020an egin zuten bazkari hori lehenengoz, eta pandemia tarteko, aurten arte ez dute berriz errepikatu. Ostolazak aurreratu du, arrakasta handia izaten ari dela dagoeneko bazkaria.

Martxoaren 8ko ezinbesteko hitzorduari ere egin dio erreferentzia Berdintasun zinegotziak, eta mugimendu feministak antolatutako manifestazioarekin bat egin eta bertan parte hartzera deitu ditu herritar guztiak. Zumarditik abiatuko da manifestazio hori 19:00etan.

Amaitzeko hitzaldi bat ere izan du hizpide. Ez da antolatutako egitarauaren barruan bakarra, baina zalantzarik gabe, egunerokotasun betekoa da gaia. Soilik baietz da baietz legearen inguruan arituko da Maria Naredo Emakumeen Etxean martxoaren 18an, 11:00etatik aurrera. Naredo legelaria da, eta Espainiako Gobernuko Berdintasun Ministerioaren Sexu Askatasuna Bermatzeko Lege Organikoaren (LISMI) idazketa prozesuan parte hartu du. “Oso testuinguru interesgarrian” helduko dela hitzaldi hori esan du Ostolazak, “zer esan handia eman dezake”.  Amalatz talde feministak antolatzen duen zine emanaldia aipatu du —hemeretzigarren aldia izango du aurtengoa— eta baita ere, Errenkoalderekin elkarlanean antolatu duten erakusketa. Herriko saltokietako erakusleihoak izango ditu agertoki Kakorratzez emakumeen arteko sareak ehuntzen erakusketak.

Egitarau osoa hemen ikus daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.