Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Jesus Mari Martiarena, EAJren alkategai

"Lezoren alde lanean jarraitzeko prest naiz", adierazi du EAJko kideak. Lezoarren laguntza eta konfiantza eskatu ditu.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/03/02

EAJk badu hautagaia maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako: Jesus Mari Martiarena. Hala erabaki du Lezoko Uri Buru batzarrak. Egun Lezoko alkate da Martiarena, eta 2015-2019 agintaldian hartu zuen lehenengoz udalaren gidaritza, 2016ko apirilaren 4an hain zuzen ere, Kepa Garbizu ordezkatuz. 2015aren aurretik zinegotzi izandakoa da aldi berean. Beraz, azken zazpi urteetan izan da Lezoko alkate EAJko kidea, azken agintaldian (2019-2023) PSE-EErekin egindako akordioari esker.

Izendapenagatik pozik da Martiarena. “Lezoren alde lanean jarraitzeko prest naiz. Asko egin dugu, baina asko dugu egiteko. Zuen konfiantzari esker, alkatetza eta udaletik Lezo hobe bat eraikitzen ari gara, herri irekia, bere herritarrentzat ongizatea eta aukerak bilatzen dituena”, azaldu du.

Alkate bezala udalean egindako kudeaketari errepasoa egiteko aukerarik ez du galdu zerrendaburu izango denak: “Gure kudeaketarekin, udala zor-egoera batetik kontuak saneatua izatera igaro da, eta aldi berean, zerbitzu hobeak garatu eta Lezorentzat eta herritarrentzako inbertsioak egin ditugu. Hori guztia, zergak eta udal-tasak igo gabe, desgrabazioak eta zerga-onurak eskainiz tokiko ekonomia indartzeko eta aldi berean inbertsioak eginez familien eta kolektibo kalteberarentzako arreta hobetzeko”.

Lezo “hurbiltasunez, gardentasunez eta zintzotasunez, eta parte hartzea sustatuz” gidatzeko konpromisoa bere egin du alkategaiak, “Lezoren zerbitzura eta herria osatzen dugun emakume eta gizonen zerbitzura”. Lezo “bide onetik aurrera” doala ziurtatu du Martiarenak, eta horri eustea da haren asmoa, “baina horretarako lezoarren laguntza eta konfiantza behar dugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.