Mikel Martin Conde hil da
Ekintzailea, sexu askapenerako borroketan aritua urte luzez. Ilusioz egindako borroka, bide asko zabaldu zituena.
Gaur hil da Mikel Martin Conde (1954-2023). Errenteria-Oreretako herri mugimenduan erreferente, batik bat sexu askapenerako mugimenduetan aritutakoa. Uda aurretik diagnostikatu zioten gaixotasun bategatik hil da gaur goizean.
Euskal Herriko eta bereziki Gipuzkoako sexu askapenerako mugimenduaren bultzatzaile, eta EHGAM taldearen sortzaileetakoa izen zen. Geroago, Euskal Herrian azaleratuko ziren pertsonei bezala, sortuko ziren LGTBI+ talde ugariri sortu ahal izateko bidea urratu zien. Besteak beste, azken urteetan Errenteriako Udaleko LGTBI+ Mahaiaren sortzailea izan zen, iaz Errenteriako Udaleko LGBTI+ Aholku Kontseilu bihurtu zena.
https://twitter.com/EHGAM/status/1631286346521231360?ref_src=twsrc%5Etfw%7Ctwcamp%5Etweetembed%7Ctwterm%5E1631287295293767681%7Ctwgr%5E4cfdc54ac14e7ac815b892ce4b33444de8330258%7Ctwcon%5Es3_&ref_url=https%3A%2F%2Fwww.naiz.eus%2Feu%2Finfo%2Fnoticia%2F20230302%2Ffallece-mikel-martin-militante-de-ehgam-y-activista-por-los-derechos-lgtbiq
Militantea, eta sexu askapenereako militante izateagatik jipoitu zuten lau militarrek 2005ean. Besteak beste, herrian bertan, OiangozHau mugimenduak omendu egin zuen herrian bertan, 2018ko Madalen Jaien atarian. Albiste honen behealdean dago Martini orduko hartan egin zioten bideoa.
Bideoaz gain, elkarrizketa egin zion orduko hartan HITZAk. Ondokoak dira bertako hainbat pasarte (2018ko uztailaren 27an publikatutako elkarrizketaren zati bat da):
Borrokan jarraitzeko arrazoiak badituzu oraindik, ordea.
Noski, gehiago nahi dugu. Euria egin du, ateri du eta berriz ere egingo du euria, eta atzera atertu ere. Ikastetxeetan jazarpena amaitzea nahi dugu, lantegiak segurtasun eremu izatea nahi dugu, LGTBIfobiarik gabeko espazio izatea… Espazio guztietan libre izan nahi dugu.Denaren gainetik ekintzaile.
Bai, borroka galduen ekintzaile.Utopikotzat jotzen duzu zure burua?
Bai, noski. Espainiako 1936ko gerra galdu zuen familia batean sortua naiz, eta nire aurrekoak erresistentziakoak ziren, errepublikaren balio politiko eta moralak babestu zituzten. Zentzu horretan errepublikazalea sentitzen naiz. Gizarte zerbitzuak eta politika publikoak egitearen aldekoa naiz, egin nahi duguna publiko egitearen aldekoa; bizitza publikoa egitea beharrezkoa dela uste dut, ederra delako, ez dugulako ezer ezkutatzeko.EHGAMeko kide izateagatik zara batez ere ezaguna, baina beste esparrutan ere ari zara?
Amak esaten zuen bezala, 16 urterekin hasi nintzen iskanbiletan sartzen. Francoren diktaduraren azken sei urteak bizi izan nituen, eta iraultza sozial eta politikoarekin konpromisoa hartu nuen, askatasunaren etsaien aurkako iraultzarekin konpromisoa hartu nuen. Ordenu judiziala, militarra, eliza, burgesen ohiturak, kapitalaren tirania, banketxeak, patronoek egin zuten esplotazioaren legalizazioa, lurra eta nekazaritza lurren espoliazioa, kutsadura, AEBn akordio militarrak, hezkuntza pribatu elitista, GAL, torturatzaileak, isolamendua, prezioen gehiegikeria…Azken batean, injustizia izan dut jomugan. El Salvador, Nikaragua, edo Sahara herrien askatasunaren aldeko borroka hasi zenean, edo apartheid-aren, arrazakeria eta xenofobiaren kontrako borroka, apur bat Martin Luther King sentitu nintzen, Angela Davis edo pantera beltza, baita Bernadette Devlin ere. Halakoak babesten dituzunean, ekintzaile egiten zarenean, sentitzen duzulako da.
Gogoan dut nire arreba Pepik amari galdetzen ziola nik zazpi urte eta hark hamalau zituenean, zenbat ordaindu zituen ogia, garbantzuak, olioa, azukrea, gatza, ikatza… Hura lanean hasia zen Pasaiako Bianchi enpresan. Datu horiek bildu eta beste lagunekin batera erosketa saskiaren prezioa kalkulatzen zuten, eta patronalari aurkezten zioten erreibindikazio taula, gaur egun, hitzarmen kolektiboak direnak. Etxean jaso dut, beraz, ekintzailetzarako grina hori.
Aurrera egin du gizarteak?
Bai. Niri hogei urte nitueneko energia falta zait, baina belaunaldi berriek konpromisoa dute, dena ematen ari den jendearekiko konpromisoa, batez ere. Bada jendea kezkatuta, bada erresistentzia egiten duen jendea injustizien aurrean. Nire garaian ez zen Internetik, ezta esprairik ere… Moldeak aldatu dira, baina erresistentzia badago.Lau militarrek jipoia eman zizuten 2005ean. Halako egoerak ematen al dira oraindik?
Urrutiegi joan gabe, duela bi urteko sanferminetan Iruñean bortxatu zuten neska gaztearen erasotzaileetako bat Guardia Zibila zen eta beste bat militarra. Berehala pentsatu nuen ni eraso ninduten lau militarren jarreraren oso antzekoa izan zutela. Depuratu egin behar da, eskandalagarria da, halako pertsonajeek, herritarren diruarekin jaten egotea. Ez dira garai onak nire ustez, baina aspaldian esaten genuen moduan, erasorik ez erantzunik gabe.Herrian sufrimendua eragiten duen edozein erasoren aurrean, inkontrolatuena izan, okupazio indarrena, eskuin muturreko taldeena, erantzun egin behar da, ezin dugu ezikusiarena egin. Esna egon behar dugu eta erantzun, bat erasotzen badute, denak erasotzen gaituztela diogunean, sinistu behar dugu.
[Albiste hau osatzen ari da HITZA]
Jarraian, Errenteria 700 egitasmoaren harira, herriko LGTBI+ mugimenduaren gainean HITZAk Mikel Martini egindako bideo elkarrizketa (pandemia garaikoa da, gaztelaniaz).