[Argazki galeria] OTXE, sasoiari kosk egiteko prest
Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak 2023ko sasoirako taldeak aurkeztu ditu. Maila guztietan, 64 izango dira taldea ordezkatuko dutenak.
Atzo aurkeztu zituen Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak (OTXE) 2023ko taldeak, Lezoko Karlos Saldise plazan egindako ekitaldian. Osotara, 67 izango dira eskolako (kimuak eta haurrak), Kadeteen Mailako, eta 23 urtez azpikoen nahiz Elite Mailako maillot berde, urdin eta arrosak defendatuko dituztenak, txirrindularitzak eskaintzen dituen modalitate guztietan. Badute premisa bat, ordea, OTXEkoek batez ere gazteenen mailan. Haurrek eta nerabeek txirrindularitzaz goza dezatela, ikasiz zer nolakoa den kirola, eta horrek dakartzan balioak barneratzea: probatzea, jolastea, ikastea, bizikletan egoki ibiltzen ikastea, gozatzea, eta ahal bada, emaitza onak lortzea. Ekitaldian, Allerru Txirrindularitza Taldeko bi kideri omenaldia egin zieten (behean xehetasunak).
67 kide horien artetik hemezortzi neskak dira, hamalau eskolako taldeetan (kimuak eta haurrak), eta beste lau konpetiziokoetan (kadeteak, 23 urtez azpikoak, eta elitekoak). “Esan dezakegu inguruan ez dela txirrindularitza talderik hainbeste neska dituena. Are gehiago, neskek txirrindularitzan hasteko aukera inguruan guk bakarrik ematen dugu”.
Eskolaren sorburua Ciclos Iñaki taldean dago, bertako bi kidek [Urko Munduate bera eta Arkaitz Iza] erabaki zutelako eskolarekin aurrera egitea ikusita gaztetxoen mailetan zegoen txirrindulari eskasia. 2014ko udan hasi ziren martxan, eta 2015eko sasoian jada taldea abiatu zuten, 6-7 gazterekin. Ordutik, urtero izan da errepidean eta mendian OTXE. Beraz, 6-7 gaztetxorekin hasi zena, ehunetik hurbil izatera pasatu da hamar urte baino gutxiagoan. Familia handi bat dira, atzoko ekitaldian hala ikusi ahal izan zen berriz ere, txirrindulariez gain, haien senitartekoek eta hurbilekoek txiki bete egin zituztelako antolatzaileek jarritako eserlekuak.
Aurkezpenean, babesle guztiei eskerrak eman zizkieten taldeko gidariek, haien ekarpena ezinbesteko baitute aurrera egiteko. Klik egin hemen horien berri izateko. Gainera, 2022ko emaitzen errepasoa egin zuten: arrakastaz beterikoa izan zen iazkoa. Aurten, ziur, hori hobetuko dutela.
Honakoak dira 2023rako OTXEko partaideak:
TALDEAK
Kimu Maila: Naia Olaiz Albistur, Gares Egaña Gil, Lizar Zubeltzu Bakeda, Unai Argarate Oiartzabal, Adur Etxebeste Aranberri, Erlantz Lekuona Viejo, Oier Mitxelena Monroy, Oihan Susperregi Oiartzabal, Ugaitz Agirregoitia De Sousa, Aiur Gaztelumendi Etxeberria, Elmer Goñi Prieto, Jon San Jose Peñil, Markel Matias Toledo, Aimar Romero Roteta, Gorka Gallardo Herce, Abel Rodrigo Angulo.
Haur Maila: June Del Teso Olaizola, Olaia Elizalde Albistur, Amaiut Ostolaza Alziskueta, Naiare Zapirain Olasagasti, Anne Zubia Aizpurua, Haizea Perez, Arantz Bengoetxea, Laia Macayo, Zubeltzu Urkia, Oier Albisu Getaria, Ander Garlfarsoro Unanue, Lander Gelbentzu Beristain, Aner Maritxalar Otaño, Guillem Lechuga Novo, Aimar Moreno Barcedo, Xabier San Sebastian Cid, Hodei Blanco Sanz, Eneko Romero Roteta, Jokin Urizar Anabitarte, Eneko Marcos Ruiz, Asier Robles Diaz.
Kadete Maila: Intza Del Teso Olaizola, Iraia Zapirain Olasagasti, Aimar Fernandez de Gorostiza Mitxelena, Francisco Sanz Rodriguez, Elur Egaña Gil, Unai Barrio Perez, Peio Munduate Aizkorreta, Manex Olaiz Albistur, Jokin Pozo Puy, Urko Beaumont Gonzalez, Ibai Jueguen Rubert
Junior Maila: Magali Albisu Etxebeste, Eneko Olveira Rodrigo, Jokin Askarai Ormazabal, Edel Telletxea Iragorri, Mikel Osa Lizarazu, Eneko Gomez Frechilla.
23 urtez azpikoak: Nahia Polo Amenabar, Markel Etxeberria Arruabarrena, Jurgi Irurieta Etxebeste, Gexan Albisu Etxebeste, Eneko Balda Enciso, Ibai Dorronsoro Sanz, Beñat Carbayeda Urruzola.
Elite Maila: Mattin Sanzberro Perez, Asier Otegi Etxezarreta, Urko Munduate Lopetegi, Beñat Izagirre Larzabal, Garikoitz Arizmendi Arruti, Ander Olaskoaga Usabiaga.
Laguntzaile zuzendariak: Xabier Albisu Mendiburu, Mikel Balda Artola, Manuel Olveira Pulido, Aitor Barrio Agirresarobe, Urko Munduate Lopetegi, Arkaitz Iza Ameztoi.
Eskolako monitoreak: Unai Gomez, Joseba Lizarralde, Beñat Felipe, Nahia Polo, Gexan Albisu, Eusko Olaiz.
Une berezia izan zuen atzoko OTXEren aurkezpenak. Agerraldia Lezon izanik, bertako Allerru Txirrindularitza Taldeak egindako lana goretsi zuten, eta taldearen motor izateagatik zendu zen Pello Ibarguren eta Joxemi Badiolari aitortza egin zieten; oroigarri bana eman zieten Badiolari, eta Pelloren izenean joan zen Antton Ibarguren semeari.
OTXEko kideek nabarmendu zuten OTXEren sorburuan Lezoko txirrindularitza taldea izan zela, eta 1993tik, 300dik gora txirrindulari pasa zirela bertatik. “Eskerrik asko Allerru”, esan zuten.