Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaPolitika

Eskriturak sinatuta, orain bai: Luzuriaga pasaitarrena da

Eraberritze proiektua uda baino lehen lizitatzea aurreikusi du udal gobernuak. Bizilagunak zoriondu ditu EH Bilduk "denon" lorpenagatik.

Akordioa sinatzeko unea.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/03/07

Atzo formalizatu zuen Pasaiako Udalak Luzuriaga eraikinaren erosketa. Horretarako, fabrikaren jabetza zuten hiru aldeen ordezkariek —Gipuzkoako Foru Aldundia, Nafarroako Gobernua eta Kreditu Ofizialeko Institutua— bat egin zuten akordioa sinatzeko. “Gaurko sinadurarekin, antxotarren desira bat gauzatzen ari gara”, poztu zen Izaskun Gomez.

EH Bilduk Madrilen adostutako 6 milioietako 2,6 —tasazioak zehazturiko zenbatekoa— inbertitu ditu udalak higiezinaren erosketan; iragan abenduan jaso zuen transferentzia udalak. Fabrika zaharra ez ezik, Pabinsako lurrak eta Luzuriagaren atzealdekoak ere bereganatu ditu udalak [lur berriei buruzko xehetasun gehiago irakur daitezke honako erreportaje honetan].

Gainontzeko 3,4 milioiak azpiegitura birgaitu eta egokitzeko lanetan inbertituko ditu udalak. Gobernuaren asmoa da Antxoko eraikin horretan gizarte- eta kultura-gune handi bat sortzea, alkateak aitortu duenez. Eraberritze proiektua uda baino lehen lizitatzea aurreikusi dute; plan hori zer-nolakoa izango den Conexiones Improbables enpresak gidaturiko entzute saioetan parte hartu zutenei aurkeztu zieten orain dela aste batzuk, bilera itxi batean.

Udalburuak aurreratu duenez, 80 urte eta 5.000 metro koadro inguruko azalera dituen eraikinean kultugune berria sortu nahi dute. Bertan kokatu nahi ditu udalak barrutiko kultur- eta gizarte-eragileen jarduerak, eta baita zenbait udal zerbitzu ere.

Izaskun Gomez eskertuta agertu da Espainiako Gobernuarekin, finantziazioagatik, eta inplikatutako beste aldeei ere zuzendu zaie: “Gurekin uneoro lankidetzan aritu den Kreditu Ofizialeko Institutuaren inplikaziorik gabe, gaurko ekitaldi hau ezinezkoa izango zatekeen. Ez ditut ahaztu nahi, ezta ere, Nafarroako Gobernuaren jarrera ona, eta jakina, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza eskuzabala, zehazki, Rafaela Romerok zuzentzen duen departamentuarena”.

EH Bilduren adierazpenak
Pasaiako EH Bilduk hedabide honetara jo du berriaren gaineko balorazioa egin asmoz: “EH Bilduk Madilen lortutako akordioari esker, Luzuriaga eraikina erosi du Pasaiako Udalak. Lerro hauen bidez Antxoko herritarrak eta eragileak zoriondu nahi ditugu, lorpen hau denona da. Zorionak!”.

 

Erlazionatutako edukiaLuzuriaga eta Pabinsako lursailak erosi ditu udalak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.